Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako 2020ko ekitaldirako laguntza-programa, COVID-19ari aurre egiteko

[MBT]

Deskribapena


Xedea

2021ean Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendua ahalbidetzeko diru-laguntzak arautzea eta diru-laguntzetarako deialdia egitea; bulego horietatik, doan eta merkataritza-banaketaren sektore osoari eta haren erakundeei zuzenduta, langile kualifikatuen laguntza-zerbitzua emango da.

Aurrekontuko zuzkidura

1.920.000,00

Prestazio ekonomikoa

Bulegoaren zerbitzua beteko duen pertsona urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko kostuen % 90ra arte estal dezake laguntzaren zenbatekoak. Edonola ere, bulego bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa ez da izango 40.000,00 eurotik gorakoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuetatik eskuratutako laguntzak edo dirulaguntzak batuta.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

 

EBALUAZIO-BATZORDEA

Ebaluazio-batzorde batek espedienteak aztertuko ditu, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, 14. artikuluan jasotako irizpide eta haztapenen arabera baloratuko ditu, eta prozedura ebazteko proposamena egingo dio eskumena duen organoari, eman beharreko laguntzak eta ukatu beharreko eskabideak jasota.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzari atxikitako bost pertsonak osatuko dute ebaluazio-batzordea.

Ebaluazio-batzordearen osaera:

Lehendakaria: Merkataritza Zuzendaritzako Antolamendu, Sustapen eta Lehiakortasuneko arduraduna
Batzordekidea: Arabako Lurralde-bulegoko Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat
Batzordekidea:
Bizkaiko Lurralde-bulegoko Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat
Batzordekidea: Gipuzkoako Lurralde-bulegoko Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat
Batzordekidea eta Idazkaria: Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat

 

Ordainketa-modua:

Ordainketa tres ordainketaren bidez egingo da:

a) Lehen ordainketa, hots, emandako dirulaguntzaren % 50 19.a) artikuluan aurreikusitako epea igarotzean ordainduko da, tartean berariaz dirulaguntzari uko egin ez bazaio. Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia ziurtatua, dirulaguntza emateko jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean gehienez, eta diruz lagundutako epe osoan zehar egon beharko da indarrean.

b) Bigarren ordainketa, hots, emandako dirulaguntzaren % 30 erakunde onuradunak sei hilean behingo jarraipen-txostena aurkeztu ondoren ordainduko da, 19.d) artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Gainerakoa, hots, emandako dirulaguntzaren % 20a erakunde onuradunak dirulaguntza justifikatzeko eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko da, 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

d) Ordainketa horiek egingo dira, baldin eta onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean baditu.

 

Nori dago zuzenduta


Merkatarien elkarteak edo agrupazioak

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak edo mistoak (hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako beste zerbitzu batzuen presentzia onartzen dutenak, betiere bazkideen artean kideen % 60 baino gehiago saltokiak badira) edo, betiere elkartearen sostengu ekonomikorako ekarpenak egiten dituzten 20 merkataritza-establezimendu ordezkatzen badituzte gutxienez.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, inskribituta egon beharko dute.

Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak

Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta beren jardun-eremua lurralde historiko bat bada.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, egon beharko dute.

Udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak

Udalak, garapen-agentziak edo horiek sustatutako garapenerako erakundeak eta tokiko beste erakundeak.

Merkatarien elkarteak edo agrupazioak

Hiri-merkataritzako jarduerarekin lotuta dauden gremio-izaerako merkatari-elkarteak edo zerbitzuak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean badute eta jardun-eremua lurralde historiko bat bada, betiere elkartearen sostengu ekonomikorako ekarpenak egiten dituzten 20 merkataritza-establezimendu ordezkatzen badituzte gutxienez.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira. Gremio-izaerako lurraldeko elkarteak edo taldeak puntu honetatik kanpo geratuko dira, betiere hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako zerbitzuetako profesionalak barne hartzen badituzte.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, egon beharko dute.

Betekizunak

  • Onuradun izateko baldintzak

  • Jarduketa-proiektu bat aurkeztea. Proiektu hori 2021. urtean hasi, eta 12 hilabetez jarraian egin beharko da horietatik bat, gutxienez 2021. urtean izango dira.
  • Jarduera-eremua zonakoa/tokikoa, lurraldekoa edo lurraldeko-gremiokoa izango da.
  • Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu: - Goi-mailako unibertsitate-titulua izatea. - Lanaldi osoan kontratatuta egotea. - Gizarte Segurantzan altan egotea, eskatzailearen entitatean, proiektua hasten den unean. - Kontratuko kategoria profesionala bat etorriko da, halaber, eskatutako titulu akademikoarekin. - Ordainsari ekonomikoa, gutxienez, aplikatu beharreko hitzarmenean jasotakoa izango da. - Kontratatutako pertsonari bere eginkizuna garatzeko behar duen ekipamendu material guztia helaraziko zaio: ekipamendu informatikoa, telefonoa eta abar.
  • Fitxa bat osatuko da (III. eranskina) proposatutako ekintza bakoitzeko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1026908

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik 4 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zerbitzua emateko kontratua sartzea


Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia ziurtatua, dirulaguntza emateko jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, eta diruz lagundutako epe osoan zehar egon beharko da indarrean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Seihilabeko txostenak sartzea


Lehen seihileko amaitu osteko 15 egun naturalen barruan, txosten bat sartzea epealdi horren barruan bulego teknikoak egindako jarduerei buruz, eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzari buruzko balorazioa, bai eta, hurrengo seihilabetekoari begira, ekintzen orientazio-aldaketa posiblea ere. 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntzaren onuradun diren erakundeek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta nolanahi ere 2022eko abenduaren 31 baino lehen, agindu honek horretarako ezarritako IV-A eranskinaren (Jardueraren memoria) eta IV-B eranskinaren (Jardueraren memoria ekonomikoa) arabera:

a) Egindako jardueraren memoria xehea, diruz lagundutako jarduketak benetan egin direla ziurtatuta: garapena eta ebaluazioa. Memoria horretan adierazi beharko da zenbateraino bete diren lortu nahi ziren helburuak, eta ahal dela, sexuaren arabera banakatuta aurkeztuko dira datu guztiak.

b) Egindako jardueren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, honako hauek jasota:

– Diruz lagundutako jardueraren gastuak eta diru-sarrerak. Orobat adierazi beharko da helburu bererako jaso den beste edozein laguntza edo dirulaguntza.

– Proiektua gauzatzeko egin diren gastu guztien zerrenda sailkatua. Barnean sartuko da gastuak egiaztatzeko agiri guztien zerrenda, eta gutxienez honako hauek adieraziko dira: dokumentu mota, identifikazioa, igorlea, igorpen-data, zenbatekoa, ordainketa-data eta ekintza bakoitzari egotzitako ehunekoa.

– Proiektuaren gastu guztien frogagiriak: bulegoko arduradunen nominak, gizarte-segurantzara egindako kotizazioak, aurkeztutako PFEZ aitorpenak, BGAE-etara edo gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuetara egindako ekarpenak, eta profesional independenteen fakturak, horietako bakoitzaren ordainketa egiaztatzeko agiriekin batera.

c) Eskabidea aurkeztu ondoren xede bererako lortu diren beste laguntza edo dirulaguntza guztien zerrenda.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk