Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2020. Prozedura erraztua.

[PROTS2020]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko 2018ko diru-laguntzen deialdia egitea, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015), lerro hauetan:

a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabili eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

  • Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.
  • Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.
  • Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.
  • Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.
  • Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

Honako prozedura hauek erabiliko dira agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko:

  • Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa. Prozedura arruntean, agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) ataletan jasotako diru-laguntzen lerroak babestuko dira. Prozedura honetan, agindu honen 12. artikuluan araututako gutxieneko puntuazioa lortzen duten edo puntuazio hori gainditzen duten proiektuak baino ez dira diruz lagunduko.
  • Prozedura sinplifikatua: norgehiagoka gabe. Prozedura sinplifikatuan, agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d), e) eta f) ataletan zehaztutako diru-laguntzen lerroak babestuko dira. Prozedura honetan, ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-esleipena onartutako eskaera kopuruaren artean zatituko da. Ezingo da inola ere 202/2015 Dekretuak ezarritako gehieneko inbertsio-ehunekoa gainditu (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa), ezta agindu honetan zehazten den laguntzaren gehieneko zenbatekoa ere.

Agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) ataletan aurreikusitako ildoetan jasotzen diren diru-laguntzak, eskatzen diren proiektuaren inbertsioaren zenbatekoaren arabera esleituko dira, prozedura arrunt baten bidez edo prozedura sinplifikatu baten bidez.

Aurrekontuko zuzkidura

890.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-zuzkidura, guztira, bi milioi (2.000.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

- Milioi bat ehun eta hamar mila (1.110.000) euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako.

- Zortziehun eta laurogeita hamar mila (890.000) euro prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko agindua eman aurretik, onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.


 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak eta aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEE) interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta 202/2015 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki eta behar den aldiro egiaztatuko du organo kudeatzaileak, eskatzaileen baimenik zertan izan gabe, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuta. Eskatzaileak baimenari uko egin ahalko dio espresuki, horretarako egiaztagiria Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduko 22. artikuluan zehaztutako moduan aurkeztuta.

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

Betekizunak

  • Erantzukizun-adierazpena | Erantzukizun-adierazpena betetzea

  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
  • Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa

  • Datuak babesteko erregelamendu orokorrari buruzko informazioa formularioa betetzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


ZUZENEAN:  012.

 

IHOBE: 94 423 07 43; Subvenciones_Empresas@ihobe.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1026505

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAA argitaratzen denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk