Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2021. Prozedura arrunta.

[PROT2021]

Deskribapena


Xedea

Dekretu honen xedea da, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen deialdia egitea 2021eko ekitaldirako, Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015); hona laguntza-lerroak:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

– Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

– Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

– Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

– Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

– Inbertsioa egungo maila teknikoa gainditzera bideratuko da.

Laguntzak, apartatu honetan ezarritakoaz bestela, onuradunaren beraren hondakinak kudeatzera badaude bideratuta, a) lerroko laguntzetan aplikatuko diren irizpide orokorren arabera ebaluatuko dira.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

 

Aurrekontuko zuzkidura

2.400.000(euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-zuzkidura, guztira, lau milioi (4.000.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

– Bi milioi eta laurehun mila (2.400.000) euro, prozedura arrunt bidez esleitutako proiektuetarako.

– Milioi bat eta seiehun mila (1.600.000) euro, prozedura sinplifikatu bidez esleitutako proiektuetarako.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko agindua eman aurretik, onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.


 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

Betekizunak

  • Erantzukizun-adierazpena betetzea

  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa

  • Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak azaltzea
  • Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa

  • Datuak babesteko erregelamendu orokorrari buruzko informazioa / formularioa betetzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


ZUZENEAN:  012.

Ihobe: 94 423 07 43; Subvenciones_Empresas@ihobe.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1026406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAA argitaratzen denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk