Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta 2021-2022ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten unibertsitateetarako, goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeetarako dirulaguntzen deialdia

[ERASMUS]

Deskribapena


Xedea

2021-2022 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

2.200.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren aurrekontu-zuzkidura, guztira, 2.200.000 eurokoa da, honela banatuta:

a) 660.000 euroko aurrekontua ezartzen da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) emandako laguntzak osatzeko.

b) 1.540.000 euroko aurrekontua ezartzen da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren (SEPIE) laguntzarik ez duten egonaldietarako.

Ordainketa-modua:

Laguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Euskal Herriko Erkidegoko Unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeak


Euskal Herriko Erkidegoko Unibertsitateei, Unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeak

Betekizunak

  • Ez gertatzea azaroaren 17ko 38/2003 legeak, Diru-laguntzen lege orokorrak, 13. artikuluko 2. idatz-zatian zehaztutako egoerarik.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea

  • Erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera eragozten dion zehapen penalik edo administratiborik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren araberako sexuaren ziozko bereizkeria barne dela.

  • Konpromisoa hartzea dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzekin edo eskakizunekin lotutako edozein egoera aldatzen bada, edo erakundeak xede bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabide batzuk eskuratzen baditu edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturengandik horren berri emateko.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1017807

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ebatziko du laguntza-deialdia, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2022ko azaroaren 11 arte, 11 barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk