Informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko 2021ko diru-laguntzak.

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta dirulaguntzen deialdia egitea, norgehiagoka-prozeduraren bidez, bai udal informazio geografikoa hobetzeko, bai udal erabilerako baliabide edo zerbitzu geografikoak ezartzeko, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren osagaiak geoEuskadi geoatariaren bidez integratzean edo berrerabiltzean oinarrituta.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak

1.– Udal informazio geografikoa biltzeko, egokitzeko edo eguneratzeko eta/edo udal baliabide edo zerbitzu geografikoak abian jartzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak dakartzan gastuak finantzatuko dira, honako helburu hauek lortzen laguntzen dutenak kontuan hartuta:

a) Udal informazio geografikoa hobetzea eta biltzea.

b) Udal informazio geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organo edo erakundeek kudeatutako datu geografikoen multzoetara migratzeko kanalak harmonizatzea, egokitzea eta hobetzea.

c) Udal baliabide geografiko osagarri eta integragarri berriak integratzea geoEuskadin.

d) GeoEuskadiren osagaiak berrerabiltzea udal erabilerako baliabide geografikoen garapenean.

2.– Dirulaguntza honen xede diren ekintzak 2021eko ekitaldian hasi beharko dira.

3.– Ez da diruz lagunduko azpiegitura teknologikoko softwarea edo hardwarea erostea, ez eta produktuak lizentziatzea ere.

4.– Dirulaguntza hori jasotzeko, Eusko Jaurlaritzaren esku jarri beharko dira proiektuaren azken emaitzak, bai eta proiektua gauzatzeko erabilitako metodologia eta berariaz garatutako IKT tresnak edo tresna geografikoak ere.

Deitzen den diru-laguntza esleitzeko, kudeaketa-organoak irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

1.– Proiektuaren Memoriari –6.4.a artikuluan jasoa– 5 puntu emango zaizkio gehienez, honako hauen arabera:

a) Memorian jasotako atal guztien arteko koherentzia. 1,5 puntu, gehienez.

b) Diagnostikoaren zehaztasuna, kalitatea eta garapen zehatza, irismena, metodologia eta proposamenak. 2 puntu, gehienez.

c) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa. 1,5 puntu, gehienez.

2.– Proiektuak Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren eta geoEuskadi geoatariaren hobekuntzan duen eragina, 1.2 artikuluan ezarritako helburuen arabera - 5 puntu, gehienez.

Horretarako, lehentasuna izango dute aipatutako artikuluan zehazten diren ordena berean:

a) irizpidearentzat, 5 puntu gehienez.

b) irizpidearentzat, 5 puntu gehienez.

c) irizpidearentzat, 3 puntu gehienez.

d) irizpidearentzat, 3 puntu gehienez.

3.– Dirulaguntza jasotzeko, proposamenek 5 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.

4.– Berdinketa gertatzen bada, lehentasun-hurrenkerako memorian lortutako puntuaziora joko da.

Diruz lagun daitekeen aurrekontua:

1.– Laguntza teknikoa kontratatzearen ondoriozko gastuen % 75 lagunduko da diruz, proiektuko 12.000 euro gehienez, dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte, betiere. Baina BEZa edo bestelako zergak ez dira inola ere diruz lagunduko.

2.– Diruz laguntzekoak diren gastu guztiei aplikatuko zaie Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua.

3.– Salbuespen gisa, hautaketa-prozesua amaitzean eman daitekeen gehieneko zenbatekoa agortu ez bada, gainerako zenbatekoa hautatutako proiektuen artean esleitu ahal izango da, proiektu bakoitzari esleitutako zenbatekoaren proportzioan banatuta. Prozesu horretan 12.000 euroko gehieneko dirulaguntza gainditu ahal izango da, betiere zenbateko hori proiektuaren aurrekontuaren % 75 baino txikiagoa bada.

4.– Inbertsioaren behin betiko kostua dirulaguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa dagokion proportzioan murriztuko da, eta gero dirulaguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzaren justifikazioa eta ordainketa:

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendariak emango ditu dirulaguntza ordaintzeko ebazpenak, eta honela ordainduko da:

a) Lehen ordainketa, hots, emandako dirulaguntzaren % 20 esleipen-ebazpena jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean egingo da.

b) Bigarren eta azken ordainketa bat, emandako dirulaguntzatik ordaintzeke dagoen zenbatekoari dagokiona, dirulaguntza justifikatu ondoren. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «nire karpeta» atalean aurkeztu beharko da, beranduenez 2022ko urriaren 15ean, dokumentu hauekin batera:

1) Burututako jarduerak justifikatzeko memoria.

2) Azken emaitzak, erabilitako metodologia, eta proiektua gauzatzeko berariaz garatu diren IKT tresnak edo tresna geografikoak.

3) Ordaindutako zerbitzu-sarien ziurtagiria, udal idazkariak emandakoa, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30.4 artikuluan jasotako baldintzen egiaztagiria.

Egindako justifikazioa ez bada heltzen eskabidean aurkeztutako aurrekontura, ordaintzeko, kontuan hartuko da diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua, 15. artikuluan aipatua, eta 13. artikuluan adierazitakoa.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA


ESKAERAREN TITULARRA E.A.E.KO UDAL BAT IZAN BEHAR DA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

"Titularra" aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, titularra beti E.A.E.ko Udala izan beharko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da aukera hori sakatu ahal izateko, eta ez diru-laguntzaren eskaeraren titular gisa.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

  • Gizarte Segurantzarekiko obligazioak egunean izatea eskaera egiteko unean. Eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela. Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen, dagokion ziurtagiri administratiboaren bidez egiaztatu beharko du.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Dirección de Planificación Territorial y Agenda Urbana.

Servicio de Información Territorial.

Tel.: 945-01.98.10

e-mail: g-monterroso@euskadi.eus

e-mail: j-fernandezlabastida@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1016607

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Titular udaletxe bat izan daiteke bere CIF-arekin soilik; ezin da pertsona fisiko bat inoiz izan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabeteko epean eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita emango du ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk