Euskadiko enpresetan Enpresen Gizarte Erantzukizunarako dirulaguntzak 2020

[RSE 2020]

Deskribapena


Xedea

Honako jarduketa gastuak finantzatzeko izango dira:

a) Enpresen Gizarte Erantzukizuna ezartzea enpresetan, jasangarritasun-memoriak eginez .Jasangarritasun-memoriek GRI, SG21, ISO2300 metodologiari edo gisakoei jarraitu beharkodiete. Kontabilitate sozial aplikatuko azterketak egitea ere diruz laguntzeko moduko jarduketatzatjotzen da.

b) Enpresen Gizarte Erantzukizunaren kultura eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan zabaltzeko jarduketak.

Agindu honen indarrez laguntza jaso dezaketen jarduerek aurten hasi behar dute, eta 2020ko azaroaren 30a baino lehenago amaiturik egon behar dute.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000

Prestazio ekonomikoa

Hauek izango dira dirulaguntza-zenbatekoak eta muga aplikagarriak:  

a) 2.a) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduketetarako: jarduketaren kostu garbiaren % 75; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 3.000 euro jaso ahal izango ditu.

b) 2.b) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduketetarako: jarduketaren kostu garbiaren % 75; erakunde onuradun bakoitzak, gehienez, 10.000 euro jaso ahal izango ditu.

Dirulaguntza emango den ala ez erabakitzeko eta haren zenbatekoa zehazteko, hauek izango dira irizpideak:

– Berrikuntza azterlanaren edukietan edo analisiaren metodologian: 5 puntu, gehien jota.

– Egindako azterlanen sakontzea edo maila egiaztatua duten lanak Euskadiren eremuan aplikatzea: 3 puntu, gehien jota.

– Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak lehenago diruz lagundutako jarduketak ezartzea eta haien landa-lana egitea: 5 puntu, gehien jota.

– Lana egiten duen entitatearen kualifikazio eta esperientzia egiaztatua: 3 puntu, gehien jota.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo ordainketa bat, dirulaguntzaren guztizkoaren % 60koa, hamabost eguneko epean, dirulaguntza emango dela jakinarazi eta biharamunetik hasita, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

b) Bigarren ordainketa bat, gainerako % 40koa, diruz lagundutako jarduera(k) amaitutakoan.

Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, entitate onuradunak dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu behar du; informazio hau jaso beharko du kontu horrek:

a) Egindako jarduketen eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jarduketarekin lotuta egindako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera eman baldin bada, harekiko zer alde izan diren azalduko da.

c) Diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko soberakinik badago edo soberakin horietatik eratorritako interesik badago.

Dirulaguntza ematen duen organoak laginketa bidezko egiaztapenak egingo ditu erakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako kopuru nagusien artean; egoki iritzitako justifikazio oro egiaztatuko ditu, eta dirulaguntza egoki erabili dela zentzuz ondorioztatzeko adinako ebidentzia erakutsi beharko dute justifikazio horiek. Egiaztapen hori egiteko, hautatutako gastuen justifikazioak eskatu ahalko dizkie onuradunei.

Aurreko zenbakian adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnetik hasita, eta 2020ko abenduaren 31 baino lehenago beti.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Nekazaritzako kooperatiba moduan eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Justizia / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Maiatzaren 21etik aurrera, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoek berriz ekingo diote aurrez aurreko arretari, aurretiko hitzorduaren bidez. Zuzenean zerbitzuko hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1011804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk