Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko lehiaketa

[vitoria-gasteizko-farmazia-lehiaketa-2019]

Deskribapena


Xedea

Behin 2019ko biztanleen udal-errolda berrikusi ondorengo datuak aztertu direla, 2019ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez deklaratu da egoki dela Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat irekitzea 2019. urterako. 

Hala ere, prozedura hori ezin izan zen hasi, une hartan ezin izan zelako zehaztu zein izan zitekeen farmazia-bulego berriaren kokapena. Izan ere, farmazia-bulego berriaren kokapena zehazteko, lehenik amaitu egin behar zen 2019ko ekainaren 14ko AGINDUAren bidez hasitako prozedura, farmazia-eremu berean 2018. urteari zegokion farmazia-bulegoa sortzeko.

Alde horretatik, esan behar da ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuak (leiho berri batean irekitzen da),farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituenak, bere 1.3 artikuluan behartu egiten duela berariaz adieraztera non koka daitekeen farmazia-bulegoa.

Bada, 2019ko ekainaren 14ko Aginduaren bidez hasitako prozedura amaitu ondoren, badakigu zein osasun-eremutan instalatu ahal izango den Gasteizko farmazia-eremuan deitzen den farmazia-bulego berria.

Laburbilduz, 2019ko ekainaren 17ko Aginduaren bidez adierazi zen bidezkoa zela Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat sortzeko prozedurari hasiera ematea”; agindu hori EHAAn argitaratu zen, AGINDUA, 2020ko azaroaren 2koa (leiho berri batean irekitzen da). Beraz, bidezkoa da Vitoria-Gasteizko farmazia-eremuan farmazia-bulego berri bat sortzeko deialdia egitea.

Nori dago zuzenduta


Farmazia-bulego baten titulartasuna eskuratzeko eskabidea aurkeztu ahal izango du beharrezkoa den titulazioa egiaztatzen duen farmazialari orok.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza > Farmaziako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Farmazia Antolamendurako Zerbitzua

Farmazia Zuzendaritza – Osasun Saila

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0609204

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau urrats erakutsiko dira:

  1. Identifikazioa
  2. Datuak betetzea
  3. Dokumentuak eranstea
  4. Sinatzea eta bidaltzea
  • 1. Prestatu beharrezkoa den dokumentazioa formatu digitalean, hemen jasotakoa kontuan hartuta: “Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez farmazia bulego bat sortzeko lehiaketarako eskabidea bete eta dokumentazioa eransteko jarraibideak”.
  • 2. Sartu izapide-elektronikoen aplikazioan «Eskaera» botoia sakatuta, eta bete inprimakia. Eskaera erabat osatzen ez baduzu, gogoratu egindakoa gorde eta geroago jarraitzeko aukera duzula.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk