Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programako aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia 2027

[EGONLABUR_2027]

Deskribapena


Xedea

1.– Laguntzetarako deialdia egitea programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan doktoratu aurreko egonaldiak egin ditzaten prestakuntzan ari diren ikertzaileek. Hauxe izango da egonaldien helburua: doktoregoko ikasleen prestakuntza integrala bultzatzea, haien ikaskuntza teorikoa eta praktikoa osatuz; gaitasun teknikoak, metodologikoak, pertsonalak eta parte-hartzaileak eta berrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren balioak garatzen laguntzea, eta nazioarteko doktoregoa lortzea erraztea.

2.– Doktore ez diren ikertzaileen mugikortasun-programa bi modalitateren bidez garatuko da:

a) A modalitatea: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 2026-2027 ikasturterako ematen duen Doktore Ez diren Ikertzaileak Prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza baten onuradun diren ikertzaileen mugikortasuna, baldin eta lehen, bigarren edo hirugarren berritzean badaude.

b) B modalitatea: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak 2026-2027 ikasturterako ematen duen Doktore Ez diren Ikertzaileak Prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berri baten onuradun diren ikertzaileen mugikortasuna.

3.– Egonaldiak egin ahal izango dira atzerriko unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+b-ko jarduera duten enpresetan, baldin eta doktoratu aurreko programa aplikatzeko zentroaz bestelako hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badute agindu honetan zehazten diren laguntza ekonomikoak ematea.

4.– Zientzia Politikako Zuzendaritzaren iritziz 1. oinarrian ezarritako helburuarekin bat ez datozen kongresuetara, bilera zientifikoetara eta bestelako egonaldietara joatea kanpoan geratzen da, baita ezarpen-zentroa atzerrian duten ikertzaileek Euskadin, beren egoitza-probintzian, kokatutako zentroetan egiten dituzten egonaldiak ere

Aurrekontuko zuzkidura

880.000,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan arautu laguntzak finantzatzeko, 880.000 euro bideratuko dira, era honetan banatuta, 1. oinarrian aipatu bi modalitateen arabera:

A modalitatea: 792.000 euro

B modalitatea: 88.000 euro

Agindu honetako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dira. Lehiaketa independente bat egingo da modalitate bakoitzerako. Horretarako, aurkeztu eta onartutako eskabideak erkatuko dira, haien artean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, 12. oinarrian finkatutako irizpideei jarraituz. Puntu gehien lortzen dituzten eskabideei baino ez zaizkie esleituko laguntzak, harik eta agindu honen 2. oinarrian izendatutako aurrekontu-kreditua agortu arte.

Puntuazio-berdinketak ebazteko, oinarritzat hartuko da eskabideak betetzeko aplikazioak ematen duen ausazko zenbakia, txikienetik handienera. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabide-inprimakian agertuko da.

Esleipen horien ondoren bi modalitateetako batean soberako aurrekontu-krediturik badago eta bestean laguntzaren bat eman ez bada kreditua agortu delako, laguntza horiek esleituko dira geratzen den aurrekontu-kreditua agortu arte, Zientzia eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Ordainketa-modua:

Emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

- Lehenengo ordainketan, emandako laguntzaren % 95 ordainduko da, laguntza emateko ebazpena eman eta jakinarazi ondoren eta laguntza onartzeko ezarritako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egin ez bazaio.

- Bigarren ordainketa 2028an egingo da, diruz lagundutako jarduera amaitu ondoren eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Onuradunak eguneratua izan beharko du hirugarrenen altaren agiria.

Nori dago zuzenduta


Prestatzen ari diren ikerlariak

Eskakizunak:

  • Honako hauek izango dute laguntzak eskatzea: Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren Doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza baten onuradun direnek 2026-2027 ikasturtean.
  • Aurretik deialdiaren xede den laguntzaren onuradun izan eta hura baliatu duten ikertzaileek, berriz, ezingo dute laguntza hau eskuratu.

Betekizunak

  • Laguntza hauen xede diren egonaldiak 2027an hasi beharko dira, eta bat etorri beharko dute zentro hartzailearen aldi akademikoarekin edo ohiko jarduerarekin.
  • Zentro bakar batean eta modu jarraituan 120 eta 180 egun arteko egonaldi bakar bat egiteko emango da laguntza.

  • Ezingo dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan egoera hauetako batean daudenak:

  • Aurketzu beharreko dokumentazioa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0173611

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk