Desgaitasuna duten langileentzako enplegu-zentro berezietan enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzak. 2021

[IGCEE_2021]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da aktibo ez-korronteetako inbertsioei laguntzak ematea, eta horiei lotutako laguntza teknikoak, baldin eta gizarte-ekimenekotzat kalifikatuta eta inskribatuta dauden enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako lanpostu egonkorrak sortzen badituzte inbertsio horiek, bat etorriz urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoarekin; dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa inbertsioak sortutako kontratazio mugagabe bakoitzeko ezarriko da, kontuan hartuta desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan:

12.000 euro, desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan % 90etik gorakoa bada.

9.000 euro, desgaitasuna duten langileen ehunekoa enplegu-zentro bereziko plantillan % 70etik % 90era artekoa bada.

Aurreko apartatuan ezarritako zenbatekoak lanaldi osorako egindako kontratazioei dagozkie. Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, zenbatekoak hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko dira, proportzionalki.

Kontratatu eta laneratu den desgaitasuna duen pertsona emakumea bada, % 10 handituko dira aurreko paragrafoetan xedatutako dirulaguntzen zenbatekoak.

Dirulaguntzaren zenbatekoa ez da 50.000 eurotik gorakoa izango erakunde onuradun bakoitzeko, ezta diruz lagun daitekeen gastu osoaren % 70etik gorakoa ere.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:

  • % 20 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da.
  • Gainerakoa, egindako inbertsioa eta hari dagozkion gastuak justifikatu ondoren eta sortutako lan-kontratuak egiaztatu ondoren, deialdian eta dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan, aurkeztutako proiektuaren arabera.

Dirulaguntza justifikatzeko amaieran aurkeztutako dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada ordaindutako dirulaguntzaren zenbatekoa handiagoa dela diruz lagun daitezkeen justifikatutako gastuei dagokien kostua baino, edota lan-kontratuak ez direla egin ezarritako baldintzetan, kopuruari eta lanaldiari dagokionez, dirulaguntzaren zenbatekoa aldatuko da, eta, horretarako, aldaketa- eta itzulketa-prozedura izapidetuko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Erregistroan gizarte-ekimeneko enplegu-zentro berezi gisa kalifikatu eta inskribatutako enplegu-zentro bereziak.

Betekizunak

  • Enplegu Zentro Berezia bezela kalifikatuta eta erregistratuta egotea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Kodea

0137608

Eskabidea


Eskabidea jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan.

168/2019 Dekretuaren 47.2 artikuluak zentzu positiboa administrazio-isiltasunari ematen dion arren, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatua berria sartu du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan. Honen arabera, laguntzak edo dirulaguntzak emateko prozedura edozein dela ere, horretarako ezarritako gehieneko epea ebazpenik jakinarazi gabe igarotzeak interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Dirulaguntzaren justifikazioa


Dirulaguntzaren erakunde onuradunak egindako inbertsioaren justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko du 2022ko otsailaren 26a baino lehen. Memoria horri izapide honetako "Dokumentazioa" atalean agertzen diren dokumentuak erantsiko zaizkio.

  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • Sartu Nire Karpetara eta bertan aurkituko duzun laguntza honi buruzko espedientera.

Ziurtatu identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat duzula.

Beste tramite batzuk