Kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak (2025)
[JAIALDIAK 2025]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Kultura-arloko jaialdiak antolatzeko, 2025eko ekitaldian dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta deialdia egitea, bereziki kultura-arlo hauetan: musika, arte eszenikoak, liburugintza, ikus-entzunezkoak, ikusizko arteak eta sormenezko jardueretan.
Aurrekontuko zuzkidura
800.000Prestazio ekonomikoa
Emango diren dirulaguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, zortziehun mila (800.000) eurokoa izango da. Horietatik, 400.000 euro 2025. urteko ordaintze-kredituei dagozkie, eta 400.000 euro 2026. urterako konpromiso-kredituei. Aurkezten diren proiektuak hauetako kategoria batean sailkatuko dira, haien izaeraren arabera, kreditu hau duelarik kategoria bakoitzak:
- 340.000 euro arte bizietako jaialdiak antolatzeko (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza...)
- 240.000 euro ikus-entzunezko arteetako jaialdiak antolatzeko
- 130.000 euro ikusizko arteetako eta literaturako jaialdiak antolatzeko
- 90.000 euro diziplina anitz eta sormen jardueren jaialdiak antolatzeko
Eskabide nahikorik ez dagoelako nahiz aurkeztutako proiektuek ez dutelako gainditze balorazio-faseko gutxieneko puntuazioa, kategoria bati esleitutako zuzkidura ez bada agortzen, Kudeaketa-zuzendaritzak geldikina beste kategorietara bideratzea proposatu ahalko du, hartara finantzatzeko kategoria horietan zuzkidura amaituta hasiera batean ez lagundutzat jotako proiektuetan ongien baloratutakoak.
Jarduerek jasoko duten dirulaguntzaren guztizko zenbatekoa ez da izango aurrekontu onartu osoaren % 50etik gorakoa.
Diruz laguntzen diren proiektuek gehienez 45.000€ jasoko dituzte.
Ordainketa-modua:
Ematen diren dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira, honako prozedura honen arabera:
- Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50ekoa, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta onartu ostean.
- Bigarren ordainketa, gainerako % 50a, 2026ko uratarrilaren 1eteitik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren 2026ko aurrekontuaren kontura, emandako dirulaguntza ezarritako baldintzetan justifikatu ostean.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Pertsona fisikoaren nortasuna
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak
- Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa izan beharko du.
-
Diruz laguntzeko aurkeztutako programa edo jarduera ekonomikoki bideragarria izango da, eta horren lekuko izango den aurrekontu orekatua izango du.
Gutxienez 20.000 eurokoa izango da aurrekontua; halaber, eskatu beharreko gehieneko dirulaguntza 45.000 eurokoa eta gutxienekoa, berriz, 7.000 eurokoa izango dira. Aurrekontuaren autofinantziazio-maila gutxienez % 20koa izan beharko da, halakotzat hartuta iturri publikoetatik ez datorren frakzioa (alegia, norberak egindako ekarpena, gehi mezenas pribatuek egindakoa, gehi jarduerak berak eragindako diru-sarrerak, hala nola publizitatea, sarrerak nahiz bestelako ondasun eta zerbitzuak saltzeak eragindakoak).
- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak herritar guztiei irekita egin beharko dira, ekitaldi kolektiboetan eta aurrez aurre, betiere une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz.
- Aldez aurreko edo ondorengo faseak alde batera utzita (prestaketakoak, baloraziokoak edo itxierakoak), jarduera publikoak denbora-tarte jakin batean egin beharko dira, eta ez da inola ere bi egunetik beherakoa izango, ezta bi hilabetetik gorakoa ere.
- Marketin, publizitate eta komunikazio publikoko material guztiak gutxienez elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) argitaratu beharko dira.
- Jaialdiek aldizkakoak izan behar dute, eta irauteko asmoa izan behar dute.
- Ez dira jaialditzat hartuko, bira artistikotzat baizik, ikuskizun beraren hainbat emanaldi aurreikusten dituzten proposamenak.
-
Deialditik kanpo geratuko dira
- Urte osoko kultura-programazioak eta kultura-programazio orokorrak. Halakotzat hartuko dira areto baten ohiko programazioa deialdiaren baldintzetara formalki egokitu besterik egiten ez dituzten proposamenak.
- Ikastaroak eta prestakuntza-jarduerak, hala nola lantegi, mintegi eta antzekoak.
- Izaera akademiko zein gremiala besterik ez duten ekitaldiak (hala nola feriak) eta promozio- zein oroitzapen-ekitaldi puntualak.
- Sariak eta galak.
- Erakundeen barne-jarduerak, beren ikus-entzuleentzakoak.
- Merkatu edo salerosketarako aurreikusitako guneak. Bakarrik kontutan hartuko da gune hauetan burututako kultura programazio profesionala, beti ere, programazio horrek aurrekontu osoaren % 10 baino gehiago eramaten baldin badu.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigortuta ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileek ez dute egon beharko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2b eta 13.3 artikuluetan erakunde onuradun izateko ezarritako debekuetako batean ere.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Beren izaera dela eta hizkuntzarik erabiltzen ez duten diziplinen kasuan, horren inguruko motibazioa, 11.3 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko ote den ere.
-
Zure burua identifikatzeko ziurtagiri elektroniko bat erabili baldin baduzu (NANa edo herritarren ziurtagiria), ez daukazu agiririk erantsi beharrik.
-
Entitatea ordezkariaren pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada, ondoren zehazten den dokumentazioa egiaztatu beharko du:
- Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. (*)
- Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela. (*)
(*) Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango elkartea, fundazioa edo Kooperatiba dagokion Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroan inskribatuta badago. Eskabidea egiteko formularioan erregistroko datuak zehatuzko dira.
- Legezko ordezkaritzarako ahalmenaren egiaztagiria: ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria.
Entitatea identifikatu bada “Erakundea” motako ziurtagiriarekin, ez du goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko.
-
Entidate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
Pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta emanda ez badago:
- Entitatearen legezko ordezkaria bada, aurkeztu behar izango du: Legezko ordezkaritzako ahalmenaren egiaztagiria.
- Entitatearen legezko ordezkaria ez bada, aurkeztu behar izango du: Ordezkarien Erregistro Elektronikoko inskripzio egitearen eredua aurkeztu beharko da, beteta.
- Programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa izan beharko du.
-
Diruz laguntzeko aurkeztutako programa edo jarduera ekonomikoki bideragarria izango da, eta horren lekuko izango den aurrekontu orekatua izango du.
Gutxienez 20.000 eurokoa izango da aurrekontua; halaber, eskatu beharreko gehieneko dirulaguntza 45.000 eurokoa eta gutxienekoa, berriz, 7.000 eurokoa izango dira. Aurrekontuaren autofinantziazio-maila gutxienez % 20koa izan beharko da, halakotzat hartuta iturri publikoetatik ez datorren frakzioa (alegia, norberak egindako ekarpena, gehi mezenas pribatuek egindakoa, gehi jarduerak berak eragindako diru-sarrerak, hala nola publizitatea, sarrerak nahiz bestelako ondasun eta zerbitzuak saltzeak eragindakoak).
- Diruz lagundu daitezkeen jarduerak herritar guztiei irekita egin beharko dira, ekitaldi kolektiboetan eta aurrez aurre, betiere une bakoitzean indarrean dagoen araudia errespetatuz.
- Aldez aurreko edo ondorengo faseak alde batera utzita (prestaketakoak, baloraziokoak edo itxierakoak), jarduera publikoak denbora-tarte jakin batean egin beharko dira, eta ez da inola ere bi egunetik beherakoa izango, ezta bi hilabetetik gorakoa ere.
- Marketin, publizitate eta komunikazio publikoko material guztiak gutxienez elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) argitaratu beharko dira.
- Jaialdiek aldizkakoak izan behar dute, eta irauteko asmoa izan behar dute.
- Ez dira jaialditzat hartuko, bira artistikotzat baizik, ikuskizun beraren hainbat emanaldi aurreikusten dituzten proposamenak.
-
Deialditik kanpo geratuko dira
- Urte osoko kultura-programazioak eta kultura-programazio orokorrak. Halakotzat hartuko dira areto baten ohiko programazioa deialdiaren baldintzetara formalki egokitu besterik egiten ez dituzten proposamenak.
- Ikastaroak eta prestakuntza-jarduerak, hala nola lantegi, mintegi eta antzekoak.
- Izaera akademiko zein gremiala besterik ez duten ekitaldiak (hala nola feriak) eta promozio- zein oroitzapen-ekitaldi puntualak.
- Sariak eta galak.
- Erakundeen barne-jarduerak, beren ikus-entzuleentzakoak.
- Merkatu edo salerosketarako aurreikusitako guneak. Bakarrik kontutan hartuko da gune hauetan burututako kultura programazio profesionala, beti ere, programazio horrek aurrekontu osoaren % 10 baino gehiago eramaten baldin badu.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigortuta ere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileek ez dute egon beharko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2b eta 13.3 artikuluetan erakunde onuradun izateko ezarritako debekuetako batean ere.
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin beharko dira:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan, bidalketa egin ondoren.
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskarga daitezkeen ereduak erabiliko dira. Bestela, ahal delarik PDF formatuan aurkeztuko dira.
- Dokumentazio elektroniko osoaren tamaina 30 Mb-koa izango da gehienez ere.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpeta delakoan egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Dirulaguntzen onuradunek diruz lagundutako jarduerak amaitu ondorengo hiru hilabeteko epean beherago zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte, edonola ere, 2025eko martxoaren 31 baino lehen.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuarekin bat etorrita, gastu eta diru-sarreren egiaztagiriak
-
Jardueraren karietara argitaratutako katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta bestelako material grafikoen edo entzunezkoen hizkuntza bakoitzaren ale bana; halakoetan, bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesaren aipamena espresuki adierazita agertu behar da, eta bai dagokion web orriaren helbidea ere.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arautegian ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Egin beharreko izapidean epea luzatzea eskatzeko, bete ezazu tramitazio elektronikorako aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua