Euskal kirol-federazioen 2020ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzak

[2020 kirol-federazioak dirulaguntzak]

Deskribapena


Xedea

Abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea da kirol-federazioen finantzaketa arautzea, itzulgarriak ez diren dirulaguntzak emanez urteko kirol-programetarako (EHAA, 249 zk., 2000ko abenduaren 30ekoa). Aipatutako 287/2000 Dekretuaren 3. artikuluak dioenez, Kulturako sailburuaren Aginduz –gaur egun Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da– , urtero egingo da Dekretu horretan araututako laguntzak eskatzeko deialdia, bertan zehaztuko dira aurrekontuaren zenbatekoa, eskabideak aurkezteko lekua eta epeak, laguntzak eskatzen dituzten erakundeek aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzak neurtzeko irizpideen ponderazioa, bai eta laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Aurrekontuko zuzkidura

2.475.000

Prestazio ekonomikoa

Segidan zehazten diren zenbatekoen batuketak esango du agindu honen deialdian parte hartuko duten federazioei zenbateko diru-lagunta emango zaien:

1.- Laguntza eskatzen den urtearen aurreko urtean laguntza lortu duten federazioei laguntzaren % 50 ordainduko zaie aldez aurretik. Aurreko urtean laguntzarik jaso ez duten federazioek aurreko urtean dirulaguntza txikiena jaso zuen federazioari emandako laguntzaren % 50 jasoko dute aldez aurretik.

2.- Aurreko puntuaren arabera federazio eskatzaile bakoitzarentzako diru-kopurua zehaztu ondoren horien guztien batuketa agindu honetako 4. artikuluan zehaztutako kopuruari kenduko zaio eta gelditzen dena irizpide hauen arabera bantuko da:

a) Kirol-programa (puntuen %55).

Honako hauek hartuko dira kontuan kirol-programaren interesa balioesteko:

  • Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak.
  • Federazioak antolatzen laguntzen dituen lehiaketa ofizialak.
  • Federazioak egindako kirol-prestakuntzako jarduerak
  • Kirol-selekzioen jarduerak.
  • Kudeaketa Aurreratuaren Diploma, Euskaliten 3K programaren edo baliokidea.

b) Euskararen erabilera (puntuen %10). Puntu bana emango zaie euskaraz osoki egindako honako ekintza hauei, eta puntu erdia euskaraz partez egindako ekintza bakoitzari: Guztizko zazpi puntuak lortzen dituenari beste hiru emango zaizkio, eta horrela gehieneko hamarrak lortuko ditu.

  • Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.
  • Euskararen erabilera federazioaren dokumentu eta argitalpenetan.
  • Euskarazko web orria izatea.
  • Jendeari euskaraz kasu egitea.
  • Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzea.
  • Federazioko kideekin euskara erabiltzea.
  • Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzea.

c) Autofinantzaketa-maila (puntuen %5), era honetan banaturik:

  • % 0,00 - % 49,99: 0 puntu
  • % 50,00 - % 74,99: 2 puntu
  • % 75etik gora: 5 puntu

d) Agindua argitaratzen den egunean federazioan afiliatuta dauden goi-mailako kirolarien zerrenda - Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak onartuak - (puntuen % 5), honako banaketa honen arabera:

  • 1 eta 3 kirolari bitartean: 2 puntu.
  • 4 eta 6 kirolari bitartean: 4 puntu
  • 6 kirolari baino gehiago: 5 puntu.

e) Federazioko idazkariak egindako ziurtagiria eta lehendakariak sinatua, Federazioak zer ekintzak bultzatzen dituen emakumeen parte-hartze sustatzeko, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak baztertzeko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko. Zuzendaritza Batzordearen osaera. (puntuak %20)

f) Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua. (puntuen % 5)

g) Kirol-programak finantzatzeko aurreko urtean emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

3.- Aurreko atalean adierazitako balorazioa egin ondoren, federazio bakoitzari dagokion gainontzeko diru-zenbatekoa honela kalkultuko da: federazio bakoitzak lortutako puntuazioak federazio guztien puntuazioarekiko erakusten duen ehunekoa aplikatuko zaio artikulu honen 2.puntuan aipatzen den guztirako kopuruari.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza honela ordainduko da:

1. – Laguntza eskatzen den urtearen aurreko urtean laguntza lortu duten federazioei laguntzaren % 50 ordainduko zaie aldez aurretik. Aurreko urtean laguntzarik jaso ez duten federazioek aurreko urtean dirulaguntza txikiena jaso zuen federazioari emandako laguntzaren % 50 jasoko dute aldez aurretik.

2. – Aurreko urtean emandako dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren, bigarren libramendu bat egingo da, urte horretako dirulaguntzaren % 25ari dagokiona.

3. – Dirulaguntzaren gainerakoa, dirulaguntza eskatzen den urterako onartutako laguntza osora iritsi arte, aurreratutako ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatu ondoren likidatuko da.

Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean agertu beharko du.

Nori dago zuzenduta


Euskal kirol-federazioak

Betekizunak

  • Erakundearen 2020ko ekitaldiko aurrekontua, batzar nagusiak onartua.

  • Entitate onuradunak eskatu dituen edo ustez jasoko dituen beste laguntza batzuen ziurtagiria, tokian tokiko federazioaren idazkariak emana.

  • Kirol-programa azaltzen duen memoria.

  • Agindua argitaratzen den egunean federazioan afiliatuta dauden goi-mailako kirolarien zerrenda (Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak onartuak).
  • Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria.

  • Federazioko idazkariak egindako ziurtagiria eta lehendakariak sinatua, Federazioak zer ekintzak bultzatzen dituen emakumeen parte-hartze sustatzeko, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak baztertzeko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko. Zuzendaritza Batzordearen osaera.

  • Deialdia argitaratzen den egunean lizentzia federatua duten kirolarien kopurua
  • Federazioko idazkariak egindako ziurtagiria eta lehendakariak sinatua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0130104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk