2022-2023 ikasturtean berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko dirulaguntzak.

[ProyPVFP]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen helburua da itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen liberazio osoa edo partziala finantzatzea, 2022-2023 ikasturtean honako plan hauei lehentasunez jarraitzen dieten berrikuntza-proiektuak egiteko: Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana; Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plan Integrala, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETEen Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integrala. Horrela, aldi berean, aukera egongo da proiektu horietan ikasitakoak ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako gainerako ikastetxei eta enpresei, batik bat ETEei, helarazteko.

Aurrekontuko zuzkidura

770.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak hiru zatitan ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo ordainketan, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 ordainduko da, 18.1 artikuluan adierazten den epea bukatutakoan, baldin eta bitarte horretan dirulaguntzari uko egin ez bazaio, eta, betiere, 2022ko urriaren 28a baino lehen III. eranskina (Liberatutako eta ordezko irakasleen ordu-dedikazioaren ziurtagiria) aurkeztu ondoren. Ziurtagiriarekin batera, Hezkuntza Jardueren Dokumentua (HJD) erantsiko da, bertsio itxian, behar bezala beteta eta ikastetxeko zuzendariak sinatuta. Bertan adieraziko da, «Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektu» gisa, diruz lagundutako proiektuan aritzen diren irakasle titular eta ordezkoen liberazioa.

b) Bigarren ordainketan, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 60 ordainduko da, 2023ko ekitaldian, proiektuaren % 50 garatu ostean, betiere Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aldeko ebaluazioaren txostena egiten badu, eta ordezko irakasleen gastuen zerrenda 2023ko apirilaren 1ean aurkeztu ondoren (IV. eranskina).

c) Hirugarren ordainketan, gainerakoa ordainduko da; hots, gainerako % 20a, diruz lagundutako proiektua amaitutakoan, izandako gastu guztiak justifikatu eta aurreko artikuluko apartatu guztiak bete ostean.

Hautatutakoak lankidetza-proiektuak badira, proiektua lankidetzan sortu eta garatu duten erakunde guztiei banan-banan eman eta ordainduko zaizkie dagozkien zenbatekoak.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Ikastetxe pribatuen titular diren pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketako heziketa-zikloak itunduta badituzte 2021-2022 ikasturtean.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Betekizunak

  • Itunpeko ikastetxe pribatua izatea, eta 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematea.
  • Ez egotea dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean, berariaz adierazita sexu-bazterkeriagatik izandakoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako egoeraren batean ez egotea.
  • Lankidetzako proiektuak badira, kide guztiek bete beharko dituzte betekizunak.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0120410

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Liberatutako eta ordezko irakasleen ordu-dedikazioaren ziurtagiria.


2022ko urriaren 28a baino lehen entregatu behar da.

Ziurtagiriarekin batera, Hezkuntza Jardueren Dokumentua (HJD) erantsiko da, bertsio itxian, behar bezala beteta eta ikastetxeko zuzendariak sinatuta. Bertan adieraziko da, «Berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektu» gisa, diruz lagundutako proiektuan aritzen diren irakasle titular eta ordezkoen liberazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ordezko irakasleen gastuen zerrenda 2023ko apirilaren 1ean.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Azken justifikazioa


Onuradunek, 2023ko irailaren 8a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk