Ikastetxeetako giroa euskalduntzeko 2026-2027 ikasturterako EUSKARARTEA laguntza deialdia.
[EUSKARARTEA]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dirulaguntza deialdi honen bidez, ikasgela barruan zein kanpoan burutzekoak diren jarduera hauek lagunduko dira diruz:
a) Euskal kultura eta bere transmisioa.
1- Ikastetxeetan euskal kultura eta bere transmisioa bultzatzea ikasgela barruan zein kanpoan. Jarduera hauen bitartez, besteak beste, euskal herri kulturari eta kultura garaikideari lotzen zaizkion kultur eta komunikazio adierazpideak sustatuko dira, bereziki, ahoz emanak: antzerkigintza, bertsogintza, kantagintza, kontalaritza… eta horrez gainera, tradizioan oinarritutako edo egungo diziplinarteko kultur adierazpideak ere bai: dantza, zinema, film laburra, bideo-sorkuntza, podcasta, irratia edo telebista, literatura eta ilustrazio sorkuntza….
2- Ikastetxearen barruan edota arlo akademikotik kanpo, euskaraz bizitzeko eta euskal kulturaz jabetzeko helburuarekin prestatutako kultur adierazpideak (jarduera bere osotasunean lagunduko da diruz: sortze eta garapen faseak, bibliografia, emanaldia edo jarduera, atrezzoa, jantziak, ikus entzunezko baliabideak, euskarri digitalak…).
b) Euskararen erabilera edota atxikimendua sustatzeko jarduerak. Kontzientzia soziolinguistikoan eragiteko, ikasgelan zein ikasgelaz kanpo, hezkuntza komunitatearekin lankidetzan egiten diren jarduerak lagunduko dira. Izan ere, jarduerak antolatzerakoan hezkuntza-komunitateko ikasle, irakasle, hezitzaile, guraso etab. hartuko dira kontuan.
1- Euskararekiko atxikimendua eta erabilera indartzeko hitzaldiak, tailerrak, mintegiak ikastaro laburrak…
2- Soziolinguistikan oinarritutako praktika komunitarioak, Euskaraldia edo Korrikaren prestaketa prozesuak, ikasgelako edo handik kanpoko azterketa edo neurketa soziolinguistikoak… Atal honen barruan ez dira sartuko, bestalde, berariazko laguntza bidea duten irakasleen prestakuntza edo berrikuntza-jarduerak: IRALE, PREST GARA…
c) Ikastetxeen arteko gazte- eta haur-trukeak (ikastetxeen arteko binakako loturak). Euskal kultura, hizkuntza zein gizarte-giro desberdinen arteko ezagutza eta hurbilketa areagotzea helburu duten ikastetxeen arteko truke-irteerak.
Kultura molde, euskal hizkera zein gizarte-giro desberdinen arteko ezagutza eta hurbilketa areagotzeko egiten diren ikastetxe-trukeak izango dira lagunduak. Truke orok 2 gaueko iraupena izan behar du gutxienez. Normalean bi egonaldi izango dira, truke-kide bakoitzaren lekuan bana, alegia. Halere, salbuespen bezala, egonaldi bakarra egin ahal izango da, adostutako aterpe batean edo ikastetxe bakar baten herrian, bi ikastetxeen arteko distantziagatik edo beste arrazoiren bat dela medio.
Trukea EAEko ikastetxeen artekoa denean, ikastetxe biek bete behar dute eskabidea. Trukea Nafarroako edo Iparraldeko ikastetxe batekin egin nahi bada, berriz, EAEkoak soilik egingo du eskabidea, eta dirulaguntza osoaren jasotzailea ere bera izango da.
Aurrekontuko zuzkidura
190.000,00 (euro)
Ordainketa-modua:
Aurretiaz eta ordainketa bakarrean gauzatuko da ordainketa eta ebazpena argitaratu ondoren izapidetuko da. Ebazpenaren jakinarazpena jasotzen den egunetik hasi eta hamar (10) eguneko epean ikastetxe onuradunek dirulaguntza onartzen ez badute, eskaerari uko egiten diotela ulertuko da.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak
Betekizunak
- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatua izatea eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Lanbide Heziketa ematea.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Beste organo, erakunde eta ente batzuk > Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0101918Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxe pribatua izatea eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Lanbide Heziketa ematea.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Ez egotea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Eskabidea bete, sinatu eta bidali egin behar da.
Eskabidea egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako txartelen bat edukitzea.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
| OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean, deialdiaren Agindua argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Autononomia-Erkideogaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da ebazpena, eta jakinarazpenaren balioa izango du, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
2027ko ekainaren 15a baino lehen (hau barne).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Internet
Telefonoa