532 plazaren deialdia ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko 2025eko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoen bitartez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.
[HIZKUNTZA-ATZERRI]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Xedea da 2026ko udan ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko 532 plaza eskaintzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei, Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin finantzatutako ikastetxeetan matrikulatuta badaude. Egonaldiaren iraupena bi astekoa da.
Hizkuntzak ikasteko ikastaroak antolatzeko lehiaketan, 4 plaza gehiago gehituko zaizkie Erresuma Batuko plazei; plaza horiek 2025-2026ko deialdian “Eduardo Chillida” Matematika Olinpiadan lehen lau postuetan gelditzen diren DBHko 2. mailako ikasleentzat izango dira.
Deialdiko plaza bakoitzak honako kontzeptu hauek hartuko ditu barnean:
- Joan eta itzultzeko bidaia, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoko hiriburuetako batetik atera eta bertara itzultzeko, esleitutako plazari dagokion egonaldia hasteko eta amaitzeko adierazten diren egunetan.
- Bi asteko egonaldia, ostatua eta mantenua (pentsio osoan), esleitutako plazari dagokion herrialdean.
- Hizkuntza-ikastaroa, eta horrek dakarren matrikula, eskola-materiala eta ostatuaren eta ikastaroa egiten den zentroaren arteko joan-etorrietarako garraioa.
- Ikastaroak antolatzen dituen enpresak sinatutako bidaia-laguntzako, istripuetako eta erantzukizun zibileko aseguruak, ikastaroak antolatzeko Hezkuntza Sailarekin sinatutako kontratuaren arabera.
- Jarduera soziokulturalak eta kirol-jarduerak arratsaldeetan, eta egun osoko bi txango asteburuetan (larunbat edo igandeetan).
- Enpresa antolatzailearen eta Hezkuntza Sailaren artean sinatutako kontratuan jasotako beste gastu batzuk, hala badagokio.
Deialdi honen xede diren ikasleentzat deitzen diren plazak partaidetza-kuota ezberdineko bi tartetan banatzen dira, hezkuntza-mailaren arabera, eta hizkuntza eta herrialde bakoitzerako. Aipatu partaidetza-kuotak familien egoera ekonomikoari egokitu zaizkio. Hauxe da banaketa:
| 1. tartea | 2. tartea | | ||||
Herrialdea eta hizkuntza | DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoko 1. maila | Batxilergoko 2. maila | DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoko 1. maila | Batxilergoko 2. maila | Plazak, guztira | ||
| |||||||
| DBHko 3. eta 4. mailak | Batxilergoko 1. maila | | DBHko 3. eta 4. mailak | Batxilergoko 1. maila | | |
1.– Ingelesa Irlandan | 87 | 34 | 32 | 26 | 10 | 9 | 198 |
2.– Ingelesa Erresuma Batuan | 113 | 43 | 41 | 38 | 15 | 14 | 264 (+ 4*) |
3.– Frantsesa Frantzian | 17 | 7 | 6 | 12 | 4 | 4 | 50 |
4.– Alemana Alemanian | 6 | 2 | 2 | 6 | 2 | 2 | 20 |
Plazak, guztira | 390 | 142 | 532 (536) | ||||
Aurrekontuko zuzkidura
1.033.571,48 eurosAraudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Hezkuntza Politiketako Sailburuordetza > Ikaskuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko epea: 6 hilabete, deialdiaren agindua argitaratzen denetik.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea