2022-2023 ikasturterako zero eta hiru urte bitarteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzako laguntzak.

[HAURPRI]

Deskribapena


Xedea

EAEko 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei 2022-2023ko ikasturterako dirulaguntzak ematea

Aurrekontuko zuzkidura

25.095.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi epetan ordainduko da.

Lehenengoa emandako guztiaren %30 izango da eta Hezkuntzako sailburuak ebazpena onartu ostean.

Bigarren ordainketa, gainerako %70, 2023ko uztailean zehar ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Haur Hezkuntzako lehen zikloko EAEko ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • 2022-2023 ikasturtean Haur Hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena izatea.
  • Laguntza ematea eta, hala bada, ordaintzea baldintzatuta dago; hain zuzen ere, laguntzarik eman edo ordaintzeko, amaituta egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak emandako izaera bereko laguntzak edo dirulaguntzak direla-eta hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozedura.
  • Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten jarduerei, ez eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute neurriak ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan, martxoaren 3ko 1/2022 Legean xedatutakoaren arabera.
  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adieraztea, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak.

  • Bete beharreko itzulketa-prozedura guztiak bukatuta egotea azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak esaten duen bezala.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez du izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).

  • Ez egotea dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasotako egoeretan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0097012

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena. Ebazpen hori ikastetxe eskatzaileei jakinaraziko zaie, eta, denek jakiteko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


2023ko ekainaren 1etik 15era, dirulaguntza jaso duten pertsonek edo erakundeek Haur Eskolak 2022-2023ko ikasturtean izandako gastuak eta diru-sarreren justifikazioa bidali beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk