Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2020ko deialdia egiten da.

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea 2020ko deialdia egitea eta erregimena arautzea da, honako helburu hauek dituzten diru-laguntzak emateko:

  1. Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara.

  2. Irisgarritasuna bermatzea xede duten obrak, abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta hori garatzeko arauetan xedatutako baldintzetan, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuko hiri-ingurunean eta sarbide edo erabilera publikoko eraikinetan. Obra horiek egokiak diren kontratuen bidez egikaritu beharko dituzte laguntzen onuradunak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, toki-erakunde autonomoek, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeek edo onura publikoko xede sozialak dituzten erakunde pribatuek.

    Hobekuntza-obretan barne hartuko da egokitzapen-ekipamendua eskuratzea eta instalatzea.



Aurrekontuko zuzkidura

6.300.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntza horiek emateko 6.300.000 euro bideratuko dira guztira, eta honela banakatuko dira:

  • 2020. urtea:    300.000 euro
  • 2021. urtea: 3.000.000 euro
  • 2022. urtea: 3.000.000 euro

 

Ordainketa-modua:

Kasuan-kasuan emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da ondoko prozedura honi jarraikiz:

  1. Kasu guztietan, emandako kopuruaren % 4,76 ordainketa aurreratu gisa ordainduko da baldin eta aurreko artikuluko a) apartatuan adierazi moduan berariaz uko egiten ez bazaio, bertan aipatutako 15 eguneko epea bukatu ostean eta erakunde onuradunak gastua egiteko baimena frogatzen duten agiriak aurkeztu ostean. Kopuru hori abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena) ezarritakoaren arabera bermatuko da.

  2. Irisgarritasun-planei dagokienez, laguntzaren gainerako zatia 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, dagokion dokumentazioa aurkeztu ostean..

  3. Hobekuntza-obrei dagokienez, egokitzapen-ekipamendua eskuratzea eta instalatzea barne, laguntzaren gainerako zenbatekoa 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, dagokion dokumentazioa aurkeztu ostean. Aurrekontuaren guztizkoaren % 10 ordaindu gabe utziko da obra amaitu arte.

 

Azken likidazioa gauzatzeko eskatutako dokumentu guztiak aurkezteko azken eguna: 2021tik 12-1 Irisgarritasun Planetarako eta 2022tik 11-30 Obretarako 



 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Udalerria baino eremu txikiagoko toki-erakundeak.

Toki erakunde autonomoak

Helburu soziala eta erabilera publikoa duten erakunde pribatuak,

Eskakizunak:

  • Elkarteen kasuan, erakunde eskatzaileari ezin egotz dakiokeela elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluan aurreikusitako debekuen kausetarik bat ere.
  • Fundazioen kasuan, entitate eskatzaileak ekainaren 2ko 9/2016 Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legean aurreikusitako estatutuen arabera moldatu beharko ditu bere estatutuak.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. eranskinaren 3.3 artikuluan ezarritako salbuespena erabaki den espedienteak jakinarazi dizkio.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Etxebizitza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088509

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.


Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk