Osasun arloko ikastaro eta tailerrak antolatzeko laguntzak

[ikastaro-antolamendu]

Deskribapena


Xedea

Osasun-langileak osasun-arloan prestatzeko ikastaroak eta lantegiak (2019an Euskal Autonomia Erkidegoan egin direnak) finantzatzen laguntzea da laguntza-modalitate honen xedea. Modalitate honen xedeari zuzenduriko baliabide ekonomikoen zenbatekoa hogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamahiru (27.793) eurokoa da.

Osasun Sailak legegintzaldi honetarako dituen ildo estrategikoetan kokatzen dira kapitulu honen bidez diru-laguntza jasoko duten prestakuntza-jarduerak (esteka honetan deskarga daitezke ildo estrategikoak); bereziki, profesionalak zainketa aringarriekin, pazienteen segurtasunarekin eta haurren obesitatearekin zerikusia daukaten alderdietan eta familia- eta komunitate-medikuntzaren eremuko alderdietan trebatzeko prestakuntzan daude kokatuta.

Aurrekontuko zuzkidura

27.793 euros

Prestazio ekonomikoa

 

Ordainketa-modua:

Esleitutako laguntza ordainketa bakarrean abonatuko da, ezarritako baldintza eta epeetan.

Nori dago zuzenduta


Osasunaren esparruan diharduten profesionalen elkargoentzako, irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako eta osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoentzako 2019ko funtzionamendurako eta langileen etengabeko prestakuntzako jardueren antolaketarako

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza

  • Tfno: (945 019 242) y (945 019 240)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0086205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria eta dokumentazioa aurkezteko argibideetan jasotzen den dokumentazioa aurkeztu behar dira. Fitxan adierazten den kanalean hasi behar da izapidea, "Nire karpeta" izeneko kanal elektronikoan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren hiru hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Diru-laguntza esleitzeko xedea bete dela eta jasotako funtsak erabili direla justifikatzeko, fitxa honetan ageri den dokumentazioa aurkeztu beharko dute erakundeek, telematikoki (euskadi.eus atarian, "Nire karpeta" atalean).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk