Seme-alabak dituzten familientzako hileko laguntza berriak

Deskribapena


Xedea

Seme-alabak kargura dituzten familiak diruz laguntzea

0-3 urte bitarteko seme-alaben laguntza

Noiz dagokit laguntza?

Laguntza 0 eta 3 urte bitarteko seme edo alabei dagokie.

Hurrengo egoeratan laguntza jaso dezakezu:

Noiz /
Egoera

Noiztik

Noiz
arte

Zenbatekoa
hileko

Jaiotza

Jaio denetik

3 urte bete arte

200 euro (€)

Adopzioa*

Erregistro Zibileko inskripzio datatik

3 urteko epea amaitu arte

200 euro (€)

Tutoretza*

Erregistro Zibileko inskripzio datatik

3 urteko epea amaitu arte

200 euro (€)

Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren
delegazioak*

Administrazio – ebazpenaren datatik

3 urteko epea amaitu arte

200 euro (€)

*18 urtetik beherakoak

Hirugarren edo hurrengo seme-alaben 3-7 urte bitarteko laguntza

Noiz dagokit laguntza?

Laguntza hau, 3 urtetik 7 urtera bitarteko hirugarren edo hurrengo seme-alabei dagokie.

Hurrengo egoeratan laguntza jaso dezakezu:

Noiz/Egoera

Noiztik

Noiz arte

Zenbatekoa

Jaiotza

3 urte betezen dituenetik

7 urte bete arte

100 euro (€)

Adopzioa*

Adopzioaren inskripzio datatik 3 urte bete direnetik

4 urteko epea amaitu arte

100 euro (€)

Tutoretza*

Tutoretzaren inskripzio datatik 3 urte bete
direnetik

4 urteko epea amaitu arte

100 euro (€)

Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren
delegazioak*

Administrazio ebazpenaren datatik 3 urte bete
direnetik

4 urteko epea amaitu arte

100 euro (€)

*18 urtetik beherakoak

Desgaitasun edo mendekotasun egoeragatik aparteko laguntza

Laguntza sortzen duen zure semeak edo alabak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun egoera aitortuta badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira (bider bi egingo dira), taula honetan ikus dezakezunez:

Adina

Zenbatekoa/ hileko

Desgaitasuna/Mendekotasuna

Guztira hileko

0-3 urte

200 euro (€)

200 euro (€)

400 euro (€)

3-7 urte*

100 euro (€)

100 euro (€)

200 euro (€)


Erditze anizkoitza edo adopzio nazional anizkoitzagatik aparteko laguntza

Ordainketa bakarreko laguntza bat da eta kargura dituzun seme edo alaben hileko laguntzekin ere metatzen da.

Laguntzaren zenbatekoa erditze edo adopzio anizkoitzeko seme-alaba kopuruaren araberakoa izango da, baita familia-errenta estandarizatuaren araberakoa ere.

Nazioarteko adopzioagatik aparteko laguntza

Ordainketa bakarreko laguntza bat da eta kargura dituzun seme edo alaben hileko laguntzekin ere metatzen da.

Laguntzaren zenbatekoa erditze edo adopzio anizkoitzeko seme-alaba kopuruaren araberakoa izango da, baita familia-errenta estandarizatuaren araberakoa ere.

Aurrekontuko zuzkidura

237.846.200,00 euros

Informazio gehigarria

Dirulaguntzari buruzko informazioa gehiago nahi baduzu:

Nori dago zuzenduta


Familia-unitatea osatzen duen aita edo ama

Laguntza honetarako, honako hauek hartuko dira aitatzat edo amatzat:

  • Zaintza eta babesa duenari -Semearen edo alabaren zaintza eta babesa duen familia-unitateko aita edo ama izatea.

Ebazpen judizialez ezarritako zaintza partekatuaren kasuetan, gurasoek berariazko akordio bat aurkeztu beharko dute zeinetan laguntza bietako nork eskatuko duen zehaztuko duten. Akordio-eredua eskaerarekin batera eskuragarri egongo da.

  • Hartzaileari
  • Tutoreari

Ebazpen judizialez ezarritako zaintza partekatuaren kasuetan, tutoreek berariazko akordio bat aurkeztu beharko dute zeinetan laguntza bietako nork eskatuko duen zehaztuko duten. Akordio-eredua eskaerarekin batera eskuragarri egongo da.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telefonoa: 012 / 945 01 80 00

E-mail: umeak@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0045802

0-3 urte eskaera


Zure seme edo alabarengatik 0 eta 3 urte bitarteko epean laguntza jaso ahal izateko eskaera hau aurkeztu behar duzu.

  • Seme edo alaba bakoitzeko eskaera bat aurkeztu behar da.
  • Erditze anizkoitzetan edo adopzio nazional anizkoitzetan, eskaera bakarra aurkeztu behar da jaio edo adoptatu diren ume guztiengatik. 

Aurkezteko epea

Eskaera hau 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu, laguntza osoa kobratu ahal izateko.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Isiltasunaren esanahia negatiboa da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), 2021eko otsailaren 16tik aurrera sartu diren espedienteei aplikatzen zaie. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluaren arabera, honela interpretatu behar da: Sei hilabete igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunak edo interesdunek dirulaguntza eskaria administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu ahalko du/dute. Hala ere, epe hori igaro bada ere, Administrazioak ebazteko betebeharra du, eta baldintzak betetzen baditu, ebazpena baiezkoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

3-7 urte eskaera


Hirugarren edo hurrengo seme-alabengatik bakarrik eskatu ahal izango da laguntza.

Eskaera hau aurkeztu behar duzu hirugarren edo hurrengo seme edo alabagatiko laguntza jaso ahal izateko, 3 eta 7 urte bitarteko epean.

  • Laguntza eragin duen seme-alaba bakoitzeko eskaera bat aurkeztu beharko duzu.
  • Eskaera onartzen bada, seme- alaba bakoitzeko hileko 100 euroko laguntza dagokizu.

Gogora ezazu, hirugarren edo hurrengo seme edo alabagatik 0-3 eskaera aurkeztu baduzu ere, 3-7 eskaera aurkeztu beharko duzula zure semeak edo alabak 3 urte betetzen dituenean hileko 100 euroko laguntza jaso ahal izateko.

Aurkezteko epea

Eskaera hau 3 hilabeteko epean aurkeztu behar duzu, laguntza osoa kobratu ahal izateko.

 

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Desgaitasunagatiko edo mendekotasunagatiko eskaera gehigarria


Eskaera hau aurkeztu ahal izateko, aldez aurretik 0-3 edo 3-7 eskaera aurkeztu behar da, jaiotzagatik, adopzioagatik, tutoretzagatik edo adopzio aurreko elkarbizitzarako harreragatik hileko laguntza eskatzeko.

Noiz aurkez dezaket eskaera hau?

Eskaera hau hurrengo kasu hauetan aurkeztu ahal izango duzu:

  • Zure semeari edo alabari desgaitasuna 0-3 edo 3-7 eskaera aurkeztu ondoren aitortu badiote, DS (Desgaitasuna/Mendekotasuna) eskaera bat bete eta aurkeztu.

Kasu horretan, DS eskaeran “Hasierakoa” laukia markatu behar duzu.

  • Berrikuspen-data iristean, desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik laguntza kobratzen jarraitzeko baldintzak mantentzen badira (% 33ko desgaitasuna edo handiagoa edo mendetasun-egoera aitortua izatea), DS (Desgaitasuna/Mendekotasuna) eskaera berri bat aurkeztu behar duzu hileko laguntzaren bikoizketa kobratzen jarraitzeko.

Kasu horretan, DS eskaeran “Berrikuspena” laukia markatu behar duzu

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Aldaketen jakinarazpena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Beste tramite batzuk