2026. urtean enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak aholkularitza-enpresa homologatu bat kontrata dezaten emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, bai eta berdintasunerako planetan jasotako neurriak ezartzeko ere, minimis laguntzen araubidea baliatuta.
[ENP 2026]
- Erakundea:
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da enpresei, entitate pribatuei, kooperatibei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta deialdia arautzea, 2026an Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak homologatutako aholkularitza enpresak kontratatzeko, arlo hauetakoren batean laguntza teknikoa ematen badute:
a) Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostiko bat egitea eta berdintasunerako plan bat diseinatzea, bai barne-antolamendurako, bai zerbitzuak edo produktuak emateko.
b) Entitate eskatzaileak onartutako berdintasun-planetan jasotako neurriak ezartzea.
Deialdiak ebazpen honen II. eta III. kapituluetan garatutako bi diru-laguntza lerro jasotzen eta arautzen ditu. Laguntza-lerro horiek bateraezinak dira elkarren artean, eta entitate eskatzaileak bata edo bestea aukeratu beharko du.
Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamendua, (OJ L, 2023/2831, 15.12.2023, ELI: http://data.europa.eu/eli/reg/2023/2831/oj) Erregelamenduan ezarritako minimis araubidea aplikatuko zaie laguntza hauei.
Aurrekontuko zuzkidura
350.000Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0039213Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
• 2026ko ekainaren 25etik uztailaren 24ra.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
5. artikulua. – Eskabideak eta dokumentazioa formalizatzea.
1.– Entitate eskatzaileak ereduaren araberako eskabidea aurkeztu behar du, non honako erantzukizunpeko adierazpen eta adostasun hauek jasoko diren:
– Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez horrelakorik ezartzen duen edozein legeri jarraituz. Zehazki, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratibo edo penala jaso izana, dagokion zehapenean ezarritako aldia gainditu gabe.
– Ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren ebazpen irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
– Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria egina ez izatea, eta edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota ez egotea, ezta hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta (hark eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu duenean salbu), epailearen esku-hartzearen menpe edo Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) arabera desgaituta ere, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.
– Ez eragin izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea zenbait legek (Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea) jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean, edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
– Egoitza fiskala ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
– Ez urratzea Espainiako araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko eta erregistratzeko betebeharra, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Espainiako legeriak xedatutako baldintzetan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ere.
– LGTBIfobiaz jokatu ez izana, edo hura bultzatu edo sustatu ez izana, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
– Apirilaren 8ko 7/2022 Legeak (Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeari buruzkoa) aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik zigortuta ez egotea, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak bete eta zehapena ordaindu arte.
– Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez urratu izana, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
– Enpresaren deslokalizazio-deklaraziorik jaso ez izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
– Aurreko hiru ekitaldietan jasotako minimis laguntzek guztira 300.000 euroko muga ez gainditzea laguntza hau eman aurreko hiru urteetan, Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko (EB) 2023/2831 Erregelamenduan ezarritako muga erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da, edo erregelamenduaren gainerako arauetan minimis mekanismo horretarako berariaz ezarritako beste muga batzuk ez gainditzea.
– Erantzukizunpeko adierazpena, ebazpen honetan araututako dirulaguntza eskatu den aurreko urteetan xede eta helburu bererako beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatu batzuetatik inolako laguntzarik jaso ez izanari buruzkoa. Ez dute adierazpen hori aurkeztu beharrik izango berdintasun-planak indarrean dagoen araudira egokitu behar dituzten irabazi asmorik gabeko entitateek.
– Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketarik ez dutenak. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituztenak jakinarazi beharko dituzte, laguntza likidatu arteko aldian.
– Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera (Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa).
– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea legez ezarritako moduan.
– Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko entitatearen EAEko egoitza sozialean kudeatzen eta administratzen dela entitatea.
– Indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen ditut.
– Egiazkoak eta osoak dira eskabide honetako datu guztiak, baita aurkezten ditudan dokumentu guztiak ere, eta neure gain hartzen dut horren erantzukizuna (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 28.7 artikulua).
Erantzukizunpeko adierazpen batean edo komunikazio batean jasotzen den datu edo informazioren bat zehaztasunik gabea edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, edo administrazio eskudunari ez bazaio aurkezten erantzukizunpeko adierazpena, edo deklaratzen dena betetzen dela egiaztatzeko eskatzen den dokumentazioa, edo komunikazioa, orduan ezinezkoa izango da dena delako eskubidea baliatzen edo jardueran aritzen jarraitzea, egitate horren berri izaten den unetik bertatik aurrera, hargatik eragotzi gabe izan litezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; 69.4 artikulua).
– Administrazio publikoaren esku dauden dokumentuak kontsultatzeko berariazko baimena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluan jasotako eskubidea baliatu nahi bada ere.
2.– Eranskin zehatzik ez duen dokumentazioa bidaltzeko, dokumentazio originala era elektronikoan bidaliko da, eskaneatuta eta sinatuta, webgune honen bidez: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta.
3.– Aurretiaz aurkeztutako dokumentazioa ez da berriz aurkeztu beharko, baldin eta II. eranskineko dagokion atalean zein egunetan eta zein prozeduratan aurkeztu zen adierazten bada eta kontsultatzeko berariazko baimena eman bada.
4.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edozein unetan eskatu ahal izango du jatorrizko dokumentazioa aurkeztea, benetakoa dela egiaztatzeko.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
*Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera. Epe horretan enpresa edo erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, dirulaguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
11. artikulua. – Dirulaguntzaren justifikazioaren eta ordainketaren alderdi komunak.
1.– Jarduerak egin eta sortutako gastu guztiak justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluaren arabera, jardueraren zenbateko osoa ordaindu arte Emakundek estaltzen ez dituenak barne. Horretarako, eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da 2026ko azaroaren 30era arte, egun hori barne.
2.– Justifikazioak dirulaguntza-lerro bakoitzean eskatzen diren berariazko dokumentuak jaso beharko ditu, deialdiaren 22. eta 28. artikuluetan aipatzen direnak.
3.– Justifikazio-agiriak bidaltzeko, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta eta elektronikoki sinatuta bidali beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta
4.– Ordainketa egiteko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edozein unetan eskatu ahal izango du jatorrizko dokumentazioa aurkeztea, benetakoa dela egiaztatzeko.
5.– Proiektuaren behin betiko kostu osoa aurreikusitakoa baino txikiagoa bada edo hura gauzatzea onartutako aurrekontu osora iristen ez bada (modu esanguratsuan), emandako dirulaguntza proportzionalki gutxituko da, proiektuaren gauzatze-mailaren eta eman zen helburua betetzearen arabera, oinarri hauen 16. artikuluan ezarritako mailakatze-irizpideen arabera.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
