Euskal Girotze Barnetegiak. Itunpeko ikastegiak (2026)

[EGB-2026]

Deskribapena


Xedea

Euskal Girotze Barnetegien helburu nagusiak dira ikasleen artean euskararen erabilera eta haren aldeko motibazioa indartzea, eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko ezagutza eta atxikimendua hobetzea. Horretarako, euskaraz eta euskararen inguruan hitz egiteko guneak eta jarduerak eskaintzen zaizkie egonaldian zehar, baita, halaber, euskararekiko eta euskal kulturarekiko dituzten erreferentziak gehitu eta gaurkotzeko tresnak ere. Horrekin batera, hizkuntzen gaineko hausnarketa bideratzen da, zeinetan hizkuntza aniztasuna, gutxiagotutako hizkuntzak eta hizkuntza ekologia bezalako gaiak jorratzen diren. Hori guztia talde kohesioa eta norberekiko konfiantza emozioetatik eta modu ludikoan landuz. Horretarako, ikasturtean zehar 4 eguneko egonaldiak eskaintzen dira LMH3tik DBH2ra bitarteko taldeentzako.

Gainera, Hezkuntza Sailaren Laguntza Zerbitzua diren aldetik, euskararen aldeko jarrera eta motibazioa bultzatzeko landu eta probatu dituzten metodologia eta baliabideak eskaintzea eta gai horren inguruan laguntza eta aholkua ematea ere xede dute Euskal Girotze Barnetegiek. Alde horretatik, taldearekin batera bertaratzen diren irakasleentzat ere prestakuntza gune izan nahi dute. Bide hori egiteko, 24 irakasleko talde egonkorra eskaintzen dute, lan horretan arituak eta adituak diren irakasleak.

Prestazioa zerbitzutan

Euskal Girotze Barnetegietan egonaldia egiteko txanden esleipena.

Ikasturtean zehar 4 eguneko egonaldiak eskaintzen dira LMH3tik DBH2ra bitarteko taldeentzako.

Egonaldiak 4 egunekoak izango dira, eta astelehenean 9:30ean hasi eta ostegunean 18:00etan bukatuko dira. Astelehena jai den asteko txandak asteartetik ostiralera izango dira, eta asteartean 9:30ean hasi eta ostiralean 18:00etan bukatuko dira. Egonaldiaren egun kopuruaeta iraupena ezingo dira ez laburtu ez luzatu.

Euskal Girotze Barnetegietako egonaldiaren kostuak, partez, Hezkuntza Sailak ordainduko ditu eta, partez, ikasleak.

Egonaldi hauetara datorren ikasleari ordaintzea dagokion zatia 45 eurokoa izango da 2026-2027 ikasturtean.

Ikasleen eta irakasleen joan-etorrien gastua ikastetxearen kontu izango da.

Hezkuntza Sailak honako gastuei egingo die aurre:

a) Ikasleak ordaindu duen kopurutik egoitzak umeko eta egonaldiko kobratzen duenera falta den zatia.

b) Ikasle-taldearen irakasleen egonaldi bakoitzeko egoitza-gastu osoa.

c) Ikasle-taldearen 2 irakasleek 100na euroko ordainsaria jasoko dute 2026-2027 ikasturtean, barnetegian egonaldia egiteagatik eta han dagozkien ardurak euren gain hartzeagatik. 2 irakasleri dagokiona bakarrik ordainduko da, nahiz eta txandaka irakasle gehiago izan egonaldi berean. Hezkuntza-laguntzako espezialistari ere 100 euro ordainduko zaizkio. Zenbateko horri dagokion zerga-euspena egingo zaio.

d) Barnetegiko irakasleen urteko gastuak.

e) Egonaldietako ekintza-planak mamitzeko beharrezko baliabideen kostua.

Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuak aukeratuko ditu 2026-2027 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegietara joango diren ikasle-taldeak.

Guztira 180 txanda eskainiko dira 6 barnetegien artean. Txandak gune soziolinguistikoen arabera banatuko dira, gune bakoitzan dagoen ikastetxe kopuruaren arabera, proportzioan.

Egonaldi-txanden esleipena puntuazio jakin baten arabera gauzatuko da. Puntuazioa zehazteko, honako irizpideak hartuko dira kontuan:

- Ulibarri Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuan sartuta daudenek: 10 puntu.

- Eskabidea egin duten ikastetxeen artean, aurreko urtean joateko aukera izan ez zutenei lehentasuna emateko:

a) –15eko puntuazioa emango zaie aurreko ikasturtean txandaren bat izan zuten ikastetxeei.

b) 15 puntu emango zaizkie azken hiru urteetan, gutxienez behin, txanda eskatu eta bakarra ere izan ez dutenei.

Puntuazio berdineko bi ikastetxeren artean bereizketa egiteko, barnetegian txanda eskuratu gabe urte gehien daraman ikastetxearen alde agingo da. 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuak

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • LH 3tik DBH 2ra (biak barne) bitarteko ikasle-taldeak izango dira.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Beste organo, erakunde eta ente batzuk > Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Beste organo, erakunde eta ente batzuk > Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0036614

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


2026-2027 ikasturtean Euskal Girotze Barnetegi bateko egonaldi-txanda bat eskuratzeko interesa duten ikastetxeek modu elektronikoan egingo dituzte eskabidea eta eskabideari lotutako prozedura guztiak. 

a) Herri ikastetxeen kasuan, "Herri Ikastetxeak" atariaren bidez egingo da eskabideam¡, honako helbide honetan:

https://educacion.hezkuntza.net/group/deialdiak/egb-2026

Eskabidea egiteko azalpenak ere helbide horretan daude.

Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea "nire eskabideak" gunearen bidez egin ahal izango da, aipatutako gune elektronikoan. 

b) Itunpeko ikastetxeen kasuan, eskabidea egin behar da Euskadiko Autonomia-Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, honako helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0036614

Eskabidea egiteko azalpenak ere helbide horretan daude.

Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea “nire karpeta” gunearen bidez egin ahal izango da, aipatutako gune elektronikoan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/erabakiak/) egongo da eskuragarri 2026ko ekaina baino lehen.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk