EAEn GIBa/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko planak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak 2020

[prebentzio-kontrol-hiesa]

Deskribapena


Xedea

Laguntzetarako deia egiten zaie EAEn 2020ean zehar GIBa/hiesa, CHa eta STIak prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundeei. Lehentasuna emango zaie kolektibo ahulenei zuzendutako jarduerei, biztanleria orokorra xede duten jarduerak baztertu gabe, agindu honen 11. artikuluan xedatutako balioeste-irizpideen arabera.

Deialdi honen ondorioetarako, biztanle kalteberatzat hartzen dira GIBa, CHBaren eta sexu-transmisiozko infekzioen eragin eta gaixotasun-maila handia dutenak, hala nola gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak, etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak eta prostituzioan aritzen direnak.

Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira EAEn garatzen diren honako proiektu mota hauek:

  • a) Gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboari bideratzen diren esku hartzeko proiektuak, ikusirik, kolektibo horretako GIBaren, CHaren eta STIen garrantzia epidemiologikoa egun.
  • b) GIBari, CHari eta STIei dagokionean kalteberak diren bestelako kolektiboei bideratutako proiektuak, hala nola etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak, prostituzioan aritzen direnak eta, oro har, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak.
  • c) GIBaren, CHaren eta STIen infekzioen diagnostiko goiztiarrera bideratutako proiektuak.
  • d) GIBa duten pertsonei laguntza psikologikoa eta soziala emateko proiektuak.
  • e) GIBa duten pertsonei babes psikologikoa eta soziala emateko proiektuak.

Deialdi honetan diruz lagundutako ekintzetatik kanpo geldituko dira Osakidetzak edo Osasun Sailak garatutako jardueren parekoak diren ekintzak. Horri dagokionez, ikastetxeentzat prestatutako material pedagogikoa aipatu behar da, sexualitatearen eta afektibitatearen heziketarako programak garatzeko eta GIBa, STIak eta nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko, hain zuzen.

Aurrekontuko zuzkidura

300.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Laguntzak jarduerak ordaintzeko dira, eta ez dira erabiliko langile-egitura egonkorra mantentzeko edo entitateen azpiegitura fisikoetan inbertitzeko.
  • Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntza jaso duen programarekin erlazio zuzena eta objektiboa duten jarduerek eragindako gastuak, betiere behar bezala zehazten badira entitateak aurkeztutako proiektuan eta 14. artikuluan xedatutakoaren arabera justifikatzen badira. Aipatutako gastuak, diru-laguntza jaso baino lehenagokoak izan ahal izango dira, baina, betiere, 2020an eginak.
  • Jarduerarako diru-laguntza erabil daiteke entitateko soldatapeko langileen kostuak ordaintzeko, langileek jarduera horretan egindako lanari dagokion proportzioan, eta zenbateko osoaren % 10 erabili ahal izango da zeharkako kostuak ordaintzeko. Zeharkako kostuak dira entitatearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoenak barne, baita dieta-, desplazamendu- eta kudeaketa-gastuak ere, beharrezkoak direnak diru-laguntza jaso duen jarduera bat egiteko, zuzenean jarduera jakin horri ez dagozkion arren.
  • Ez dira diruz lagunduko finantza-gastuak, lizentziak, inbertsio-gastuak, interesetatik eratorritako gastuak, errekarguak, zehapen administratiboak zein zigor-arlokoak (hala nola zergak edo Gizarte Segurantza ez ordaintzeagatik eratorritako zehapen administratiboak), ezta prozedura judizialen gastuak ere.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak, edozein kasutan, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriko dira.

Diru-laguntzen zenbatekoaren mugak.

Proiektu bat diruz lagun daitekeela irizten bada, aurkeztutako aurrekontuaren eta, halakorik balego, beste finantzaketa-iturrien arabera zehaztuko da laguntzaren zenbatekoa. Dena den, ezingo du aurrekontu horren % 80 gainditu, ezta proiektuko 50.000 euro baino gehiagoko zenbatekoa

Ordainketa-modua:

Honela ordainduko da agindu honen babesean emandako diru-laguntzari dagokion zenbatekoa:

  • a) Diru-laguntzaren % 80 ordainduko da ebazpena onartu eta argitaratu eta gero, laguntza, esanbidez edo isilbidez, onartzen denean, agindu honen 17.1 artikuluan ezarritako epean.
  • b) Gainerakoa kobratzeko (emandako zenbatekoaren % 20a), diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde onuradunak, 14. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Edozein ordainketa egin baino lehen, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dituela egiaztatuko da, baita diru-laguntzen alorreko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Nori dago zuzenduta


Irabazi asmorik ez dueten elkarteak

Betekizunak

  • Erakundeek legez eratuta egon behar dute, eta erregistro administratibo ofizialean behar bezala izena emanda, horien izaera juridikoaren (erakundea, elkartea edo bestelakoak) eta egoitza sozialaren lurraldearen arabera, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Ez dute irabazi-asmorik edukiko.
  • Beteta edukiko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak. Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izango dituzte.
  • Zehapen administratibo edo penala izateagatik diru-laguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten elkarteek ezin izango dute deialdian parte hartu epaiak edo ebazpenak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako ezgaitzen dituen debeku legalen bat duten entitateek, sexu-bazterkeriagatik ezarritako debekuak barne.
  • Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluetan ezarritako eran, onuradun izateko debekuen eraginpean ezin izango dira egon.
  • Entitate onuradunen betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Plana

Nafarroa Etorbidea, 14-8º

Gros Anbulatorioa

20013 Donostia

Telefonoa 943 00 64 59

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0027507

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera.

  • Aurkeztutako egitasmoak GIBaren/hiesaren, CHaren edota STIen arloan izan dezakeen eragina azaltzen duen txostena: xedeak, nori zuzendua dagoen, hautatze-irizpideak, materiala eta metodoak, aurreikusitako emaitzak eta horiek baloratzeko erabiliko diren parametroak, egitasmoaren ardura izango dutenak eta eskatzaileek garrantzitsutzat jotzen duen oro.
  • Diruz laguntzeko eskatu eta 2019an egingo diren egitasmo eta jarduerentzako aurrekontu xehatua. Horretarako, II. eranskina beteko da.
  • Programa horiek finantzatzeko plana. Zehazki adieraziko da zein izango diren finantziazio-iturriak (izena emateko kuotak, eman diren edo ebazpenaren zain dauden beste laguntza publiko edo pribatu batzuk, etab.). Beste finantziazio-iturriren bat lortuz gero, horren berri emateko konpromisoa ere adierazi behar da.
  • Finantzaketaren xede izango litzatekeen jarduera hobeki ezagutzeko beharrezko den dokumentu osagarri oro.

Tramitazioaren jarraipena “Nire karpeta” ataletik jarraitu behar da.

Identifikazio elektroniko aitortua duten elkarteen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz:

  • a) Ordezkaria identifikatu bada erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntzaren xede den proiektua eta ordainketa benetan gauzatu direla egiaztatzen duten Informe teknikoa aurkeztu beharko dute elkarte onuradunek eta aurreikusitako helburuen lorpen mailaren berri eman. 2019ko gastuen Memoria edo, justifikazio kontua, ere aurkeztu beharko dute, zeinetan dokumentu, kontzeptu, kopuru, gastuak egiaztatzeko dokumentuak eta diruz lagundutako jarduera gauzatu izana jasoko den. Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Aurkezteko epea 2021 urtarrilaren 15a

Dirulaguntzaren xede den proiektua eta ordainketa benetan gauzatu direla egiaztatzen duten Informe teknikoa aurkeztu beharko dute elkarte onuradunek eta aurreikusitako helburuen lorpen mailaren berri eman. 2020ko gastuen Memoria edo, justifikazio kontua, ere aurkeztu beharko dute, zeinetan dokumentu, kontzeptu, kopuru, gastuak egiaztatzeko dokumentuak eta diruz lagundutako jarduera gauzatu izana jasoko den. Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk