Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zerbitzura zuzenduta eskaera generikoak jasotzeko postontzia

Deskribapena


"Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea" aukeraren bidez, Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zerbitzura zuzendu nahi dituzun eskaera generikoak egin ditzakezu.

Toki Araubideko Zerbitzuari, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroen Zuzendaritzaren menpe dagoenari, eransten zaizkio Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki-araubideko gaiak. Horien artean, honako hauek daude: 

  • Toki-araubideko arauak koordinatu eta prestatzea.
  • Toki-eginkizunen eta -zerbitzuen inguruko informazioa, azterketa eta aholkularitza ematea.
  • Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki-araubideko gaiak aztertzea, horiei buruzko aholkuak eta irizpena eman eta ebaztea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen eta erakunde autonomoen eta foru- eta toki-administrazioaren arteko lankidetza- eta harreman-politika sustatu eta zaintzea.
  • Toki-erakundeak elkartu eta garatzeko formula organiko eta funtzionalak sustatzea.
  • Euskadiko Udal Kontseiluko idazkaria izatea, Euskadiko Udal Kontseilua sortzeko uztailaren 28ko 326/1994 Dekretuaren bidez sortua.
  • Toki-administrazioari buruzko erregistro-tresnak kudeatzea.

 

 

Nori dago zuzenduta


- Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeak.

- Gaikuntza nazionala duten funtzionarioak.

- Herritarrok toki-erakundeen jardueren inguruan Autonomia Erkidegoak eskumena duenean eta Zuzendaritzaren esku-hartzea beharrezkoa denean

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Toki Araubidea
945 01 81 71, regimenlocal@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Toki Administrazioko zerbitzura eskaera generikoak: 1077501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk