Planifikazio-xehatuari txosten urbanistikoak

Deskribapena

Uraren Euskal Agentziak honako nahitaezko txosten zein txosten lotesle hauek egin behar ditu planifikazio xehatuari dagokionez

  • Erkidego osoan planifikazio xehatuari buruzko txostena egin (Plan berezia, Plan partziala, xehetasun azterketa), hasierako onarpena baino lehen eta ondoren, ekainaren 23ko 1/2006 Uren Legearen 7.l eta 7.k artikuluek ezarritakoari jarraiki.

  • Horrekin batera, Euskadiko erkidegoarteko arroetan, eta Kantauriko eta Ebroko Konfederazioekin sinatutako hitzarmenaren harira, Uraren Euskal Agentziak planifikazio xehatuaren txosten proposamena egiten du Uren Legeari buruzko testu bategina onartzen duen 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 25.4 artikuluak ezarritakoari jarraiki.

Nori dago zuzenduta

Udalak, Eusko Jaurlaritza edo Foru-Administrazioa (97.2 art. PE sektorialak)

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Konfederazio Hidrografikoak

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nervión, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Planifikazio-xehatuari txosten urbanistikoak: 1022002
  • Lurzoru urbanizaezineko plan berezien txosten urbanistikoak: 1066901

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

Beste tramite batzuk