Osasun-asistentzia emateko hitzarmen berezia
- Erakundea:
- Osasuna
Deskribapena
Hitzarmen berezia osasun-laguntzako prestazioak eskuratzeko bide bat da, kontraprestazio ekonomiko bat ordainduz.
Hitzarmen hau Osasuneko Lurralde Ordezkaritzarekin sinatuko da, eta Estatuko Osasun Sistemaren oinarrizko laguntza-zerbitzuen zorro komuneko osasun-prestazioak jasotzeko aukera ematen du, Euskadin eta indarrean dagoen bitartean.
Hitzarmen bereziaren sinatzailea aldi baterako beste autonomia-erkidego edo hiri autonomo batzuetara lekualdatzen denean, lurralde horietan hitzarmen berezi hori sinatu den erkidegoko prestazio berberak jasotzeko eskubidea izango du.
Ez dira sartzen zorro komun gehigarrian jasotako prestazioak, hau da, ez dira sartzen prestazio farmazeutikoa, ortoprotesikoa, produktu dietetikoak edo premiazkoa ez den garraio sanitarioa.
Nori dago zuzenduta
Euskadin bizi diren eta Osasun Sistema Nazionaleko (OSN) aseguratu edo onuradun gisa osasun-laguntzarako eskubidea aitortuta ez duten pertsonei, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
- Espainian edo Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko, Suitzako edo Erresuma Batuko gainerako estatu kideetako lurraldean benetan bizi dela egiaztatzea, eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez.
- Euskadiko udalerriren batean erroldatuta egotea hitzarmen bereziaren harpidetza-eskaera aurkezteko unean.
- Osasun-babes publikoko sistemarako sarbiderik ez izatea edozein tituluren bidez, dela araudi nazionalaren bidez, dela Gizarte Segurantzaren arloko Erkidegoko erregelamenduen bidez, dela arlo horretan Espainiaren eta beste herrialde batzuen artean sinatutako aldebiko hitzarmenen bidez.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Osasuna > Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
- Helbidea: Olagibel, 38. 01004 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945017100
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
- Helbidea: Sancho El Sabio, 35. 20010 Donostia-San Sebastián
- Telefonoa: 943023000
BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
- Helbidea: Errekalde zumarkalea, 39. 48008 Bilbo
- Telefonoa: 944031500
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
Osasun-asistentzia emateko hitzarmen berezia (EK)
Interesdunek eskaera normalizatua aurkeztu beharko dute Zuzenean zerbitzuan edo dagokion Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan ere.
Eskabidea eskatzailea bizi den udalerria dagoen lurraldeko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzara bidaliko da.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Espainian edo Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko, Suitzako edo Erresuma Batuko gainerako estatu kideetako lurraldean benetan bizi dela egiaztatzea, eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez.
- Euskadiko udalerriren batean erroldatuta egotea hitzarmen berezia sinatzeko eskaera aurkezten den unean.
- Osasun-babes publikoko sistemarako sarbiderik ez izatea edozein tituluren bidez, dela araudi nazionalaren bidez, dela Gizarte Segurantzaren arloko Erkidegoko erregelamenduen bidez, dela arlo horretan Espainiaren eta beste herrialde batzuen artean sinatutako aldebiko hitzarmenen bidez.
Eskaerak dagokion Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak izapidetuko ditu. Administrazio-espedientea osatu ondoren, dagokion Osasuneko lurralde-ordezkariak ebazpena emango du.
Eskaera jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 30 eguneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, hitzarmen berezia sinatzeko eskaera administrazio-isiltasunez baietsitzat joko da.
Osasun-laguntza emateko hitzarmen berezia Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak eta interesdunak sinatu beharko dute, gehienez ere hiru hilabeteko epean, aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpena jakinarazten den egunetik edo isiltasunez baiesten den egunetik zenbatzen hasita.
Zer kostu du?
- a) Izenpetzen duenak 65 urte baino gutxiago baditu: 60 euroko hileko kuota.
- b) Izenpetzen duenak 65 urte edo gehiago baditu: 157 euroko hileko kuota.
Egiaztagiriak
Hitzarmen berezi bat sinatzeak ez dakar osasun-txartela ematea. Horregatik, osasun-laguntza jasotzeko unean, izenpetzaileak behar bezala sinatutako hitzarmen berezia erakutsi beharko du.
Zer estaldura du?
Hitzarmen berezi baten harpidedunak maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 8 bis artikuluan araututako Osasun Sistema Nazionaleko laguntza-zerbitzuen oinarrizko zorro komuneko prestazioak eskuratuko dituzte, Euskadin asegurudunak eta OSNren onuradunak diren pertsonek dituzten hedadura-, laguntza-jarraitutasun- eta estaldura-berme berberekin.
Hitzarmen bereziaren sinatzailea aldi baterako beste autonomia-erkidego edo hiri autonomo batzuetara lekualdatzen denean, lurralde horretan hitzarmen berezi hori sinatu den erkidegoko prestazio berberak jasotzeko eskubidea izango du.
Beraz, hitzarmen berezi baten sinatzaileentzat kanpo geratzen dira Estatuko Osasun Sistemaren zorro komun gehigarriko prestazioak, Estatuko Osasun Sistemaren zerbitzu osagarriko zorro komuneko prestazioak eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu-zorro osagarriko prestazioak.
Oharra. Zorro komun gehigarriak honako hauek biltzen ditu: prestazio farmazeutikoa, prestazio ortoprotesikoa, produktu dietetikoekiko prestazioa eta premiazkoa ez den garraio sanitarioa.
Ebazpena eta errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskatutako datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun inprimakia, eta eskuz sinatu,
- aurkeztu ezarritako epean eta lekuetan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.