EHAAn argitaratzeko eskaera
Deskribapena
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala da, eta bertan, segurtasun juridikoko eta arauen publizitateko konstituzio-printzipioei jarraiki, argitalpen ofiziala behar duten dokumentuak argitaratuko dira, betiere, ordenamendu juridikoaren arabera.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria zerbitzu publikoa da, unibertsala eta doakoa. Eta bertara sartzen denak bermatua du aldizkarian argitaratzen diren dokumentuak bilatu, kontsultatu, artxibatu eta inprimatzeko aukera.
Dokumentuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, tasa bat ordaindu behar da; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen 56. artikuluan eta hurrengoetan araututako tasa (irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuak onartu zuen lege hori).
Zerga-egitatea
EHAAko II. atalean (Agintariak eta langileak), IV. atalean (Justizia Administrazioa) eta V. atalean (Iragarkiak) testuak argitaratzea da tasa honen zerga-egitatea.
Salbuespenak
Subjektu pasibo hauek salbuetsita daude EHAAren zerbitzuengatiko tasa ordaintzetik:
a) Testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko II. atalean (Agintariak eta langileak) edo V. atalean (Iragarkiak) argitaratzekoa bada, Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeak eta Euskadiko Ondareari buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 1.1 artikuluan aipatutako gainerako entitateak.
b) Testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko IV. atalean (Justizia Administrazioa) argitaratzekoa bada, subjektu pasiboak eta haien ordezkoak, organo judizialek ofizioz emandako iragarkiak eta ediktuak direnean edo prozesu judizialean subjektu pasiboari doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzen zaionean.
Nolanahi ere, testu hauek ez daude salbuetsita:
a) Administrazio-kontratazioari dagozkion prozedurak lizitatzeari buruzko xedapenak eta iragarkiak.
b) Legez, zerga-zama hirugarren bati aldatzea dagozkion kasuak.
Sortzapena
Testuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren unean sortuko da tasa, argitaratze hori baita zerga-egitatea. Dena den, tasa dokumentuak argitaratu aurretik ordaindu beharko da, eta horretarako, EHAAk ordainketa-gutuna bidaliko dio subjektu pasiboari.
Ordainketa
Ordainketa-gutuna kontsultatu eta ordaintzeko, Nire karpeta gunean Espedienteak edo Ordainketak ataletara jo behar da. Han azalduko da zein den ordaintzeko azken eguna. Jakinarazpenak 10 egunez egongo dira ikusteko moduan.
Tasa ordaintzeko metodo hauetako bat erabili behar da:
- Zuzenean, “Ordaindu” botoia sakatuta, Nire karpetako Espedienteak edo Ordainketak atalean.
- Interneten, https://euskadi.eus/nireordainketa ordainketa-pasabidean sartu eta online ordainduta.
- Finantza-erakunde kolaboratzaileen egoitzetan.
Behin kobratutakoan, dokumentua argitaratu egingo da, gutxi gorabehera 48 ordu balioduneko epean.
Tasaren kuota
Dokumentuak EHAAn argitaratzeagatik ordaindu beharreko tasa, 2025ean:
Bi hizkuntza ofizialetan bereizita argitaratutako karaktere edo espazio bakoitzeko (dokumentuaren izenburua eta testua barne): 0,056827 euro.
Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeen administrazio-kontratuei dagozkien lehiaketei buruzko xedapenak eta iragarkiak, urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretuaren VII. eranskinean ezarritako ereduekin bat etorriz prestatuak. Iragarki bakoitzeko: 504,6119 euro.
Nori dago zuzenduta
EHAAn Argitaratzeko agindua emateko eskumena dutenek eska dezakete argitalpena, eta bai, barneko funtzionamendu-arauen arabera, hartarako baimena dutenek edo, halakorik ez bada, organoen ordezkaritza dutenek ere.
EHAAn argitalpena egiteko eskatzen duena egiten da erantzule bidaltzen duen agiriaren benetakotasunarekiko.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua / Erakunde Harremanetarako Sailburuordetza > Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Iragarkien kudeaketa
Posta elektronikoa: bopvdocum@euskadi.eus
Telefonoak: 945 01 86 03 / 945 01 86 22
Fakturazioa
Posta elektronikoa: bopvdocum@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 86 03
Jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:15era
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- EHAAn dokumentuak argitaratzea: 0101003
Dokumentuak EHAAn argitaratzea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatz daitezke. Baina kontuan izan behar da euskal sektore publikoko entitateak behartuta daudela bi hizkuntzetan idaztera. Dokumentuaren hasieran edukiaren berri emango duen izenburua jarriko da. Laburra izan behar du, dokumentuaren xede nagusia azalduko du soilik, eta, ahal bada, ez du datu pertsonalik aipatuko. Dokumentuaren forma juridikoa zehaztu behar da (agindua, ebazpena, iragarkia), eta bat etorri beharko du eskabidearen hasieran azaltzen denarekin.
Testuaren amaieran, berriz, non eta noiz eman den, eta nork sinatzen duen —izena osoa eta kargua— jasoko dira.
Dokumentu nagusiarekin batera eranskinak argitaratu beharko badira, zenbaki erromatarren bidez identifikatu eta antolatuko dira (I. eranskina, II. eranskina, etab.).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
Lehenik eta behin, zehaztu zure izenean (titular gisa) edo beste pertsona edo erakunde baten izenean (ordezkari gisa) ari zaren.
Zure izenean ari bazara:
- Datu pertsonalak atalean Honen izenean ari da azpiatalean aukeratu Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean:
Beste pertsona edo erakunde baten ordezkari gisa ari bazara:
- Datu pertsonalak atalean Honen izenean ari da azpiatalean Ordezkaria:
- Pertsona/entitate ordezkatuaren datuak atala bete ezazu ordezkatzen duzun pertsonaren/erakundearen datuekin.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Tasa ordaintzea
Bidalitako eskabidea argitaratzeko prest dagoenean; hau da, EHAAko zerbitzuak eta Itzultzaile Zerbituz Ofizialak landutakoan, ordainketa-gutuna sortuko da, baldin eta hala badagokio.
Ordainketa-gutuna kontsultatu eta ordaintzeko, Nire karpeta gunean Espedienteak edo Ordainketak ataletara jo behar da. Han azalduko da zein den ordaintzeko azken eguna. Jakinarazpenak 10 egunez egongo dira ikusteko moduan.
Tasa ordaintzeko metodo hauetako bat erabili behar da:
- Zuzenean, Ordaindu botoia sakatuta, Nire karpeta gunean Espedienteak edo Ordainketak atalean.
- Interneten, Nire ordainketa ordainketa-pasabidean sartu eta online ordainduta.
- Atxikitako finantza-erakunde egoitzetan.
Behin kobratutakoan, dokumentua argitaratu egingo da, gutxi gorabehera 48 ordu balioduneko epean.
Informazio gehiago eskuratzeko, ikus Deskribapena atala
Aplika daitekeen lege-araudia:
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ordainketa egiteko behar diren datuak "Nire karpeta" atalean daude eskuragarri.
- Ordainketa-abisua edo ordainketa-errekerimendua edukitzea.
Tasa edo prezio publiko guztiak Nire ordainketa izeneko Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea erabiliz ordain ditzakezu. Tresna horrek herritarren eta finantza-erakundeen arteko datuak segurtasunez trukatzen ditu.
Ordainketa-pasabidea erabiltzeko, online bankuko erabiltzailea izan behar duzu, edo atxikitako finantza-erakunderen bateko ordaintzeko txartela eduki.
Ordainketa irekita dagoen espediente bati badagokio, Nire karpeta atalean aktibatuta egongo den Ordaindu botoiaren bidez gauzatu dezakezu.
Ordainketa Nire karpeta atalaren bidez egin ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora.
Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Argitaratzear dagoen testua ez argitaratzeko eskaera.
Eskubidea duzu argitaratzeko egindako eskaeran atzera egiteko, baldin eta testua oraindik hurrena argitaratuko den aleko aurkibidean sartu gabe badago. Behin aurkibidea itxi ondoren (argitarapenaren bezperan), ezin da atzera egin.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua