Ebaluazio arloko txostenak

Deskribapena

Ebaluazioaren arloan hainbat dokumentu eta proiekturen azterketa eta txosten egiteko lanarekin jarraitu dugu Administrazio Hidrauliko honek aplika dezakeen araudiari egokitzen dela egiaztatzeko. Lan hori Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzarekin lankidetza estuan garatzen da.

Ingurumen eta Plangintzako txostenak

Egiturazko antolamenduari buruzko txosten urbanistikoak:

Uraren Euskal Agentziak honako nahitaezko txosten zein txosten lotesle hauek egin behar ditu egiturazko hirigintza-antolamenduari dagokionez:

  1. Egiturazko hirigintza-antolamenduko tresnei dagokienez loteslea den txostena egin (LPP, LPS, HAPO, Arau Subsidiarioak eta dagozkien aldaketak), hasierako onarpena baino lehen, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluaren I letrari jarraiki.
  2. Hirigintza-antolamenduko tresnei dagokienez loteslea den txostena egin (LPP, LPS, HAPO, Arau Subsidiarioak eta dagozkien aldaketak), hasierako onarpenaren ondoren, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluaren k letrari jarraiki.
  3. Horrekin batera, EAEko lurraldeko erkidego arteko arroetan, Uraren Euskal Agentziak egiturazko hirigintza-antolamenduko tresnei txostenaren proposamena egiten die, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoekin sinatutako hitzarmena betez.

Ebaluazio arloko beste txosten batzuk

Uraren Euskal Agentziak hurrengo txosten motak egiten ditu:

  1. Nahitaezko txostenak ingurumen-organoari edo organo substantiboei ematea, planak eta programena zein proiektuena, ingurumen-ebaluazioa izapidetzeko esparruan.
  2. Abeltzaintza-ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen irailaren 22ko 515/2009 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriari buruzko txostena egitea.
  3. Administrazioek, aholkularitzek eta partikularrek egindako informazio-eskaerei erantzuteko txostenak egitea, batez ere ingurumenarekin, ingurune hidrikoarekin, Hidrologia-plangintzako babesguneekin eta abarrekin zerikusia dutenak.

Nori dago zuzenduta

  • Euskadiko Administrazio Orokor eta Foru aldundietan ingurumen eta lurralde antolaketan lan egiten duten sail eta zuzendaritzak.
  • Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak
  • Udalak, aholkularitza enpresak, norbanakoak, eta abar.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Ingurumen eta Plangintzako txostenak : 1066901
  • Ebaluazio arloko beste txosten batzuk: 1066901

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

Beste tramite batzuk