Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

[herrijasangarriak-2021]  2021. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, metropoli-eremuei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei diru-laguntzak

ZERBITZU-TALDEKATZEA
Xedea

Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, metropoli-eremuei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei.