[PREDOC]  2015-2016 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak

ZERBITZU-TALDEKATZEA
Xedea

Agindu honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea eta 2015-2016 ikasturterako laguntzak iragartzea hau da, doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programaren laguntzak (doktoreak ez diren ikertzaileek doktorego-tesia egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko direnak). Deialdiaren bidez, laguntza Berriak emango dira, eta 2014-2015 ikasturterako emandakoak berrituko.

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.