8. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.
Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio, zuzenean sailburuaren mende eta sailburuordetzarekin koordinatuta, eskudantzia hauek erabiltzea:
Zerbitzuen zuzendaria izango da sailaren kontratazio-organoa. Nolanahi ere, Gobernu Kontseiluaren baimena behar da aurrekontu-legeek ezarritako muga kuantitatiboak gainditzen dituzten kontratuak edo esparru-akordioak egiteko.
Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzeko diru-sarreren eta gastuen egoera-orria ontzea, haren segimendua koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako entitate publikoen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.
Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 129.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zerbitzuen zuzendaria izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Gobernantza Publikoaren Sailarteko Batzordeko kidea, eta haren ordezkoa Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari proposatuko zaio, sailburuaren agindu baten bidez.
Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoak Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo dira hierarkikoki.