Osasun Saila

Zer egin behar dut? Sintomak ditut / Kontaktu estua naiz

(COVID-19) Koronabirus berriaren inguruko galdera eta erantzunak

  • Sukarra, eztula, eztarriko mina edo aire-faltaren sentsazioa baduzu edo usaimena galdu baduzu, besteak beste:
  • Garrantzitsuena isolatzea eta Osakidetzako osasun-zentrora deitzea da. Garrantzitsua da, halaber, sintomak eduki aurretik norberarekin egon diren pertsonen zerrenda bat prestatzea.
  • Osakidetzatik deituko dizute.
  • Informazio hau txertoa jarrita duten pertsonentzat ere bada.
  • Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/como-actuo/web01-a2korona/es/
  • SMS bat jasoko duzu emaitzarekin, eta Osakidetzatik deituko dizute zure osasunaren jarraipena egiteko eta bilakaera ikusteko.
  • Isolatuta egon beharko duzu gutxienez 10 egunetan, sintomak hasi zirenetik edo proba egin zizutenetik aurrera zenbatzen hasita.
  • Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/como-actuo/web01-a2korona/es/

Osakidetzatik deituko dizute. Berrogeialdia egin beharko duzu 10 egunetan, salbuespen batzuekin.

  • Txertaketa-pauta osoa baduzu, ez duzu berrogeialdirik egin behar, baina maskara erabili beharko duzu gizarte-interakzioetan, ez zara ekitaldi jendetsuetara joango, eta COVID-19aren sintomak agertzen zaizkizun zaindu beharko duzu.

Jarraipen-taldeek deituko dizute, eta probak noiz eta nola egin behar dituzun adieraziko dizute. 

  • Azken 180 egunetan COVIDak eragindako infekzio aktiboa izan baduzu: ez duzu berrogeialdirik egin behar, baina maskara erabili beharko duzu gizarte-interakzioetan, ez zara ekitaldi jendetsuetara joango, eta sintoma bateragarriak agertzen zaizkizun zaindu beharko duzu. Jarraipen-taldeek deituko dizute, eta probak noiz eta nola egin behar dituzun adieraziko dizute.
  • Infekzioa azken 90 egunetan izan baduzu, ez duzu berrogeialdirik eta probarik egin behar.

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/como-actuo/web01-a2korona/es/

Azken aldaketako data: