Zer da IVAP?
IVAP, Administrazio Publikoaren Euskal Institutua, erakunde autonomoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernuko Sailari atxikita dago. Erkidegoko administrazio publikoen zerbitzura bideratzen du bere zeregina.
IVAPen misioa:
Euskal administrazio publikoen eraginkortasun eta hobekuntza bultzatzea; herritarraren zerbitzura dagoen gertuko administrazioa, kalitatezkoa, elebiduna eta berdintasun-printzipioak betetzen dituena izan dadin.
Langile kualifikatuak eta konprometituak hautatzea
Hautaketa-prozesu gardenak eta eraginkorrak diseinatzea, talentudun langileak hautatuko direla bermatzeko; enplegu publikoari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako printzipioak jarraituta.
Etengabeko prestakuntza eta garapena
Langile publikoen gaikuntza teknikoa, etikoa eta linguistikoa bultzatzea, gizarte dinamiko baten erronkei aurre egiteko eta gizarteari zerbitzu eraginkorrak bermatzeko.
Euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea
Euskal Autonomia Erkidegoaren kultura-nortasuna islatuko duen administrazio elebiduna finkatzeko, euskalduntzeko prestakuntza ematea, euskaraz lan egiteko baliabideak eskaintzea, euskarazko terminologia finkatu eta zabaltzea, eta itzulpengintza eredu berritzailea bultzatzea (hizkuntza-teknologiak baliatuta).
Aholkularitza, laguntza teknikoa eta berrikuntza
Ikerketa eta jarduera akademikoak sustatuko dira, kudeaketa publikoaren osagaiak eta eragileak hobetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Digitalizazioa eta modernizazioa
Zerbitzu publikoetan eraldaketa teknologikoa bultzatzea, administrazio eskuragarriagoa, eraginkorragoa eta berritzaileagoa lortzeko.
IVAPen ikuskera:
Erreferentziazko erakunde izatea administrazio publikoen profesionalizazioan, eraldaketan eta elebitasunean; eta produktu eta zerbitzu berritzaileak eskaintzea pertsona zein erabiltzaileei.
Horretarako:
Erronkei aurre egiteko prest dauden profesionalak izan nahi ditu IVAPek: lankidetza, arduraz jokatzeko gaitasuna eta etengabeko ikaskuntza bultzatuko dutenak.
Eraldaketa digitala eta kudeaketa aurreratua helburu dira, zerbitzuen kalitatea hobetzeko eraginkortasuna eta digitalizazioa uztartuta.
Euskara zein administrazio elebiduna sustatu nahi du.
Genero-berdintasuna, jasangarritasuna eta gardentasuna bultzatu nahi ditu, gizartearekiko konfiantza eta konpromisoa indartzeko eta eredu inklusiboago eta bidezkoago bat eraikitzeko.
Erakundeen arteko lankidetza eta etengabeko ikaskuntza, administrazioaren erantzuteko gaitasuna indartuko duten aliantza estrategikoak garatuta.
IVAPen egoitzak:
- Donostia-San Sebastián kalea 1· 01010 Vitoria-Gasteiz - Tel: 945 017600
- Errekalde zumarkalea 18. 48009 Bilbo - Tel: 94 4031600 · Fax: 94 4031601
- San Bartolomé, 28. 20007 Donostia - Tel: 943 023160 · Fax: 943 023164
- Unibertsitate Zaharra. 20560 Oñati - Tel: 943 023169
Harrera-orduak
Harrera-orduak: 8:30 - 14:00
Erakundearen Jardunak
133/2021 Dekretua, maiatzaren 4koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egitura eta eginkizunak arautzen dituena.
- Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritza
- Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza
- Euskarako Zuzendariordetza
Koordinazio eta Kudeaketa Idazkaritza
- Erakundeari atxikitako egitarau eta eskolen kudeaketa ekonomia-finantzazkoa eta legezkoa.
- Euskal administrazioek politika, lege, administrazio eta ekonomiaren aldetik dituzten berezitasunak ikertzea, irakastea eta zabaltzea.
- Administrazioari buruzko edukia duten batzarrak, jardunaldiak eta mintegiak.
- Hirigintzaren eta lurraldearen antolaketarekin lotuta dauden teknika eta metodologiak zabaltzeko eta teknika eta metodologia horietan prestatzeko jardunak.
Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza
- Funtzionarioak zein bitarteko eta lan-hitzarmenpeko langileak hautatzea Euskal Herriko administrazio nagusi nahiz erakunde-administraziorako eta hala eskatzen duten bestelako euskal herri-administrazioetarako.
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiko nahiz erakunde-administrazioko herri langileak prestatzeko eta beren lanbidean hobetzeko ikastaro eta mintegiak.
Euskarako zuzendariordetza
- Euskadiko herri-administrazioetako langileek duten euskara-maila ebaluatzea.
- Administrazioaren hizkuntza-gaikuntza: euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak.
- Administrazio-agirien normalkuntza.
- Herri-administrazioen euskalduntzeari buruzko aholkuak ematea.
- Herri-administrazioek eskatzen duten itzulpenezko eta interpretaziozko lanak.
- Itzultzaileak, interpretariak eta terminologoak prestatzea.
Organigrama
- Zuzendaria: Leire Corrales Goti
- Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaria: Nagore Alberdi Berasaluce
- Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordea:
- Euskarako Zuzendariordea: Edurne Ramon Olano
Administrazio-arloak:
- Herritarrekiko elkarreragina
- Tel.: 945 017600
- ivap@ivap.eus
- Liburutegia/Dokumentazio-gunea
- Tel.: 94 4031611
- liburutegia@ivap.eus
- Argitalpen Zerbitzua
- Tel.: 943 023169
- argitalpenak-ivap@ivap.eus
- Azterlan Zerbitzua
- Tel.: 945 017667
- Prestakuntza Zerbitzua
- Tel.: 945 017620 / 945 017622 / 945 017660
- prestakuntza@ivap.eus
- Hizkuntza Prestakuntza Zerbitzua
- Tel.: 945 017686
- ikasivap@ivap.eus
- EVETU: Hirigintza eta Ingurumenari buruzko prestakuntza
- Tel.: 94 4031604
- evetu@ivap.eus
- Hautaketa Zerbitzua (hautaketarako prozesuak)
- Tel.: 945 017615
- hautaketa@ivap.eus
- Ebaluaketa Zerbitzua (hizkuntza-eskakizunak)
- Tel.: 945 017630
- ebaluazioa@ivap.eus
- Administrazio Hizkera Zerbitzua
- Tel.: 945 017636
- administrazioeuskaraz@ivap.eus
- Itzulpen eta Interpretazio zerbitzua
- Tel.: 945 017633 / 945 017656
- izo@ivap.eus
- Terminologia Zerbitzua
- Tel.: 945 017650
- terminologia@ivap.eus
Azken aldaketako data:












