Gizarte-aurreikuspenaren arloko zehapenak (BGAE)

Deskribapena

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legeak zehapen-araubidea ezartzen die borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei, administrazio-, kudeaketa- eta zuzendaritza-funtzioak betetzen dituztenei, gobernu-organoetako kideei eta erakunde horien arau erregulatzaileak urratzen dituzten likidatzaileei (67. Artikulua).

Zehapen horiek ezartzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen prozedura jarraitzen da. Prozedura hori ofizioz hasten da beti, organo eskudunaren erabakiz, bere ekimenez edo goragoko agindu baten ondorioz, beste organo batzuen eskaera arrazoituaren ondorioz edo salaketa baten ondorioz.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Instruktorea errekusatzea

Instruktorea arduratuko da espedientea izapidetzeaz. Haren izendapena errekusatu ahal izango da, hau da, instruktorea aldatzeko eskatu ahal izango da, baldin eta egoera batek agerian uzten badu izendatutako pertsonak ezin duela espedientea modu objektiboan izapidetu. Instrukzio-egilea espedientearekin edo espedientepean dauden pertsonekin lotzen edo deslotzen duten arrazoi pertsonalek eragin dezakete errekusazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Alegazioak aurkeztea

Interesdunek prozeduraren edozein unetan egin ahal izango dituzte alegazioak eta egoki iritzitako dokumentuak, entzunaldiaren izapidea egin aurretik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Froga egiteko aukera

Interesdunak alegazioen izapidean hala eskatzen duenean, frogaldia ireki ahal izango da. Frogaldia irekitzeko eskaeran, egin nahi diren edo egokitzat jotzen diren frogabide zehatzak proposatuko dira.

Instrukzio-egileak froga-eskaera hori onar dezake edo ez. Frogaldia irekitzea ukatzen duten edo onartzen ez duten egintzen aurka edo bitarteko zehatzen bat praktikatzea onartzen duten egintzen aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, 3 eguneko epean, prozedura ebazteko eskumena duen organoaren aurrean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskatu modu presentzilean froga egiteko eskaera.

Ebazpen-proposamena eta entzunaldi-izapidea

Instrukzio-egileak, espedientea osatzen duen dokumentazio guztia aztertu ondoren, zehapen bat proposatuko du.

Horri alegazioak bidali ahal izango zaizkio, zehapen-proposamenaren aurrean egokitzat jotzen den dokumentazioarekin batera. Epea hamabost egunekoa da.

Hamabost eguneko epe horretan, interesdunen eskura jarriko da espedientea, kontsultatu eta espedienteko dokumentuen kopia eskuratu ahal izan dezaten.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak

Hau prozeduraren hirugarren fasea da. Azken fase horretan erabakitzen da zein den ezartzen den zehapena, normalean isuna. Zehapena izan daiteke, halaber, espedientepekoari/espedientepekoei betebehar bat ezartzea.

Administrazioak 6 hilabeteko epean jakinarazi beharko du espedientearen ebazpena, ebazpenaren edo hasiera-erabakiaren egunetik zenbatzen hasita. Bestela, zehapen-espedientea iraungi egingo da.

Isun edo betebehar jakin bat ezartzea erabakitzen duen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik kontatzen hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa ebatzi arte ez dago ebazpen horretan aurreikusitako isuna edo betebeharra ordaintzeko betebeharrik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Isunaren ordainketa

Zehapen-ebazpenarekin batera, isuna ordaintzeko dokumentu bat erantsi da. Bertan, zenbatekoa, ordainketa nola eta non egin behar den eta ordainketa egiteko epea adierazten dira. Isuna ezarritako epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera edo nahitaezko betearazpenera igaroko da, Administrazioak zuzenean kobratu ahal izan dezan.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora botoiari sakatuz eta jarraitu instrukzioak.

Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Jarraitu ordaintzeko abisua edo errekerimenduaren jarraibideak.

Zorraren zatikapena

Zehatutako pertsonaren egoera ekonomikoak zorra ordaintzea zailtzen badu, zorra zatika ordaintzeko eskatu ahal izango da. Isunaren zenbatekoa epeka ordainduko da, eta kuotetan zatituko da. Kuota horiek automatikoki zordunduko dira interesdunak xede horrekin emandako banku-kontuaren zenbakian.