Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloko osasun-jarduketei buruzko zehapenak

Deskribapena



Laneko segurtasun- eta osasun-araudia urratzen duten osasun-jarduerekin zerikusia duten arau-hausteei buruzko zehapen-prozedura administratiboen instrukzioa eta ebazpena.

Zehazki, arau-haustetzat hartzen dira 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko 8/1997 LEGEA, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena, 37. Artikuluan zehaztutako egintza edo ez-egintza guztiak.

Hiru motatakoak dira:

Arau-hauste arinak (601,01 eta 3.005,06 euro artekoak).

Arau-hauste astunak (3.005,07 eta 15.025,30 euro artekoak).

Arau-hauste osoastunak (15.025,31 eta 601.012,10 euro artekoak).

 

Zehapena edo isuna ezarri behar den erabakitzeko, administrazioak zehapeneko administrazio-prozeduraren arauak bete behar ditu. Prozedura hori arautzen du zehatzeko ahalari buruzko
otsailaren 20ko 2/1998 Legeak, eta, hala, prozedura horien partaideek defentsa egin ahal izatea bermatzen da, alegazioak, dokumentuak, frogak edo ondore horietarako administrazio-errekurtsoak aurkeztuta.

Zehapen-prozedura hiru fasetan banatuta dago:

1.- Hasiera, organo eskudunak zehapen-espedientea abiaraztea erabakitzen duen fasea: abiarazpen-ebazpena edo -erabakia.

Fase horretan, prozeduraren instruktorea izendatzen da, eta horrek izango du espedientea izapidetzeko ardura.

Izendapena errekusatu ahal izango da; hau da, instruktorea aldatzea eskatu ahal izango da, baldin eta agerikoa bada izendatu den pertsonak ezin duela espedientea modu objektiboan izapidetu.

Alegia, espedientearekin edo espedientatuekin lotura mota pertsonalen bat duela.

2.- Ebazpen-proposamena, prozeduraren instruktoreak zehatzea edo ez zehatzea proposatzen duen fasea,dokumentazioak eta espedientean bertan dauden frogak kontuan hartuta.

3.- Ebazpena, espedientatutako pertsonari isuna jartzeko edo ez jartzeko behin betiko erabakia hartzen den fasea.

Nori dago zuzenduta


Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak.

Laneko arriskuen prebentzioaren arloan osasun-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)