Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agente bezala egiaztapenerako eskaera
Deskribapena
Eskaerak aurkezpen epeak
- Ez dago epea
Izapide elektronikoa
Helburuak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadin» estrategia berria diseinatu da (2020 ZTBP), hainbat sektore ekonomiko eta sozialei balioa ekartzen aurrera egiteko, baliabide-metaketa mesedetuz, hain zuzen, Euskadin diren eta izan daitezkeen produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dituzten ikerkuntza-arloetan (RIS3 estrategia).
Estrategia berria zabaltzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) berrantolatzea, antolatzea eta eguneratzea da palanka nagusietako bat. Prozesu horren xedea hau da: eragile bakoitzaren helburuak eta posizionamendua definitzea, I+G+Bko balio-kateko espezializazioari, bikaintasunari eta egoerari erreparatuz, eta ikasitako esperientzian oinarriturik. Hori guztiori, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen efizientzia eta emaitzekiko orientazioa handitzeko, eta EAEko produkzio-sareari eta sare sozialari egin diezaiokeen ekarpena hobetzeko, lankidetzaren eta osagarritasunaren bidez.
Horretarako, berriz heldu behar zaio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea arautzeari. Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak ZTBESa osatzen duten eragileen tipologia desberdinak definitzen ditu, eta Eragileen Erregistro Publiko berri bat taxutzen. EHAA 109/2015 Dekretua
Erregistroa publikoa izango da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileei buruzko informazio librea emango du, doan; hau da, Euskadiko zientzia- eta teknologia-eskaintza jasoko du, eta berori osatzen duen eragile bakoitza identifikatu eta posizionatuko.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko partaide izango dira:
- Eragile Bereziak.
Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortu dira, hari laguntza emateko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politika berriak diseinatzen, ezartzen eta sustatzen.
- Unibertsitateen Ikerkuntza Egiturak.
Unibertsitateen mendeko zentroak, departamentuak, atalak, ikerkuntza-taldeak edo bestelako egiturak dira. Jakintza zientifikoa sortzea dute egiteko nagusia, baina denetariko I+G+b jarduerak ere burutzen dituzte.
- Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak.
Euskadirentzat interes zientifikoa duten arloetan aritzen dira.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ezagutarazteko Eragileak.
Egiteko nagusia dute gizarteari jakintza ezagutaraztea eta jakintza trukatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen artean.
- Ikerkuntza Sanitarioko Institutuak (ISI).
Erdigunea ospitale batean duten erakundeak dira, eta ikerkuntza translazionala egitea dute betekizun nagusia.
- I+G Sanitarioko Erakundeak.
Osasun arloko ikerkuntza (biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikoa eta/edo osasun-zerbitzuak) eta berrikuntzan aritzen dira, bai eta haiek sustatzen eta kudeatzen ere.
- Teknologia Zentroak:
Gehienbat, teknologia sortu, garatu eta transferitzen diote EAEko enpresa-ehunari. Teknologia Zentroak era honetan sailkatzen dira:
- Foku Anitzeko Teknologia Zentroak.
Hainbat teknologiatan eta ekonomiaren edo enpresen hainbat sektoretan egiten dituzte beren I+G jarduerak.
- Teknologia Zentro Sektorialak.
Ekonomiaren edo enpresen sektore jakin batean egiten dituzte I+G jarduerak.
- Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ).
Lankidetzako eta bikaintasuneko ikerkuntza egiten dute EAErentzat estrategikoa den zientziaren eta teknologiaren arlo batean.
- Enpresetako I+G Unitateak.
Garapen esperimentalean aritzen dira eta beren enpresa titularren I+G beharrak asetzen dituzte.
- Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileak.
Bitartekaritza-lanak egiten dituzte enpresek eskainitako eta eskatutako teknologiaren artean (batez ere ETE mailan), I+G osoan zehar.
Egiaztapenaren eskaeren izapide telematikoa
RVCTI-ako egiaztapenerako eskaeren aurkezpena erabat telematikoa da. Eskaeren izapideak eskatutako informazioa betetzea, baita ere dokumentazio egokiaren ekarpena eskatzen ditu.
Aipaturiko aplikazio telematikoa, gainera egiaztapenaren eskaera betetzeko, baimentzen du izapideko eskaeretako, baita ere Administrazioak igorritako dokumentu guztien harrera digitaleko bakoitzeko egoera ezagutzea. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.
Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.
Eskabideak betetzen laguntzeko eskuliburua
Akreditazio-eskabideetan galdetutako informazioak erakunde eskatzaileen identifikazioari eta ezaugarritzeari egiten die erreferentzia. Laguntzako eskuliburuan eskabideetan sartutako kontzeptuak sartu dira, horien interpretazioa homogeneizatzeko: hala, adierazleak identifikatzen eta definitzen dira, eta horiek lortzeko egin beharreko kalkuluak ematen. Laguntza Euskuliburua
ZTBESko Eragileen Erregistro Publikoa
ZTBESko Eragileen Erregistro Publikoan, hirugarrenek informazio publiko hau eskura dezakete: eragilearen identifikazio-datuak, ikerketa-esparruak eta aplikazio-alorrak, akreditazioari buruzko datuak eta erregistroan inskribatu zeneko data.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza > Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Dekretua. Kontsulta Teknikoak
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritza: 945 01 82 10 / 945 01 82 15
- SPRI: 944 03 70 79
- Innobasque: 944 20 94 88
Aplikazio Informatikoa. Kontsulta Teknikoak:
- EJIE 012 / 945 018000
Kodea(k)
- Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agente Zientifiko Teknologiko bezala Egiaztapena: 10181
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
-
Egiaztapena. Baldintza Orokorrak | Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agenteen baldintza orokorrak
1.- Erakunde eskatzaile guztiek:
- IFK/IFZren kopia.
- Erakundearen osaeraren eta erakundea arautzen duten estatutu eguneratuen eskriturak.
- Azken 2 ekitaldietako Auditoretza Txostenak eta Urteko Kontuak, eta Urteko Kontuen memoria. Bestela, azken 2 ekitaldietako egoera-balantzea eta emaitzen kontua; erakundeak urtebete bakarrik baldin badarama funtzionatzen, baina, azken ekitaldiko dokumentazioa aurkeztu behar du.
- Azken 2 ekitaldietako jarduera ekonomikoaren/ez-ekonomikoaren berri, hala dagokionean.
- Legez eraturik egotea eta nortasun juridiko propioa edukitzea (publikoak nahiz pribatuak izan daitezke).
- Irabazi asmorik ez dutela jaso behar dute beren estatutuetan.
- EAEn egotea eta bertan egitea beren jarduera nagusia.
- Batez ere merkatuko gabeziaren bat dagoen eremu batean jardutea, eta, beraz, herri-administrazioek hornitu, arautu edo finantzatu behar dituzte.
- Helburu nagusiak izatea oinarrizko ikerkuntza edo ikerkuntza translazionala, industria-ikerkuntza edo garapen esperimentala edo sortutako jakintza zabal ezagutaraztea eta transferitzea.
- Eskura izatea antolamendu egokia, baliabide pertsonalak (behar adinako eskumenekin eta gaitasunekin), eta aktibo material propioak edo utzitakoak.
- Kudeaketa efikaza eta efizientea garatzea, baliabideak ezin hobeto erabiltzeko.
- Kontabilitateko sarreretan eta gastuetan, jarduera ekonomikoa eta ez-ekonomikoa bereiztea, hala badagokio.
- Ekonomia-jardueraren barruan, I+G+b arloko estatuko diru-laguntzei buruzko Erkidego Esparruko baldintzak betetzea, merkatuko baldintza normaletan.
- Egiaztapen-eskabidearen gutxienez aurreko urtean jardunean aritzea eta helburuak eraginkortasunez betetzea. Ekonomia Jardueren gaineko Zergan urtebete altan ez daramaten eragileek beren aurreko jarduna egiaztatzen duen memoria bat aurkeztu behar dute.
- Sexuagatiko inolako bereizkeriarik ez egitea 4/2005 Legearen ondorioetarako.
-
Egiaztapena. Baldintza Zehatzak | Karakterizazioa eta Baldintza Espezifikoak
Zientzia eta Teknologia Eragilearen tipologia bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzeko beste edozein agiri:
- DEKRETUA 109/2015, 2015eko ekainaren 23koa: 19. Artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Beste dokumentzaio gehigarri bat
Agente motaren arabera, eta laguntza-gidaliburuan dion bezala, homologazio prozesurako ezinbestekoak diren zerrendak aurkeztu beharko dira.
DEKRETUA 109/2015, 2015eko ekainaren 23koa:
- II. Kapitulua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Karakterizazioa.
- III. Kapitulua. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragileen Baldintza Orrokorrak eta Zehatzak.
- 16. artikulua.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen baldintza zehatzak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Egiaztapen-ebazpenaren aurrean, erakundeak gorako helegitea aurkez dezake hilabeteko epean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean.