[teknologia_berriak]  Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzeko edo/eta garatzeko diru-laguntzak 2015

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Kanal elektronikoa: Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
1. Izapideari buruzko informazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire kudeaketak -en dagoen inprimakia bete behar duzu.

Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.

Ikusi izapideari buruzko informazio osoa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

Zer egintzaren aurka jartzen da?

  • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

Zer organori jartzen zaio?

  • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

  • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
  • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

 Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

  • Hilabete.

 Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

 Zer errekurtso jar dezakezu gero?

 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

 

2. Aurkeztu beharreko dokumentuak
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
3. Zerbitzu elektronikorako sarbidea
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.