2017-2018 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta horien finantzaketarako deialdia.

[ESPAR]

Hezkuntza

Kanal elektronikoa: Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
1. Izapideari buruzko informazioa
  • identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
  • Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, hau da, "Laburpen fitxa" eta "Justifikazio memoria" (azken hau, dokumentu librea, eredurik gabe).
  • Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
  • Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
    • Eskabidea bete.
    • Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
    • Eskabidea sinatu.
    • Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
  • Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

 Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire  Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.

OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Izapideari hasiera emateko eskakizunak
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea. Informazio xehatua

    Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.

    Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).


    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea. Informazio xehatua

    Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.

    Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).


    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak
  • Erakunde eskatzailea ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik. Informazio xehatua

    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Erakunde eskatzaileak egunean egon beharko du diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharretan. Informazio xehatua

    (*) Baita diru-laguntza eskatzen badu ere.

  • Aplikagarria den: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
    • Legez eratuta eta baimenduta egotea Informazio xehatua

      Ikastetxeek hau egin behar dute:

      • Legez eratuta daudela egiaztatu.
      • Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
      • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
      • Baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera.

      Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.

      Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.

      Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.

       

    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea Informazio xehatua

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Ikastetxeak aitortzen du heziketa-ziklo hori irakasteko baimena daukala.
    • Ikastetxeak proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartzen duela, onartzen bada.
    • Klaustroak aitortzen du heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutzen dituela eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartzen duela.
    • Entitate eskatzaileak bere gain hartzen du, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa. Halaber, erakunde eskatzaileak eskabide honetan bildutako eta eskabideari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla eta irakasteko baimena edukitzeko indarrean dagoen legediak ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten du.
2. Aurkeztu beharreko dokumentuak
Prestatu dokumentu hauek, eskatzaileen taldekoa zarela eta betekizunak betetzen dituzula egiaztatzeko.
Eskatzaileen talde mota bat baino gehiago baldin badago, aurkeztu bakarrik identifikatzen zaren motako dokumentuak.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
  • Ikastetxe baimendua legez eratu izana egiaztatzea Jarraibideak

    Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau bete duzun.

  • Ordezkaritza-ahalordea Jarraibideak

    Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.

    Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:

    • Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
      • Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
    • Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
    • Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:

    Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.

     

     

    Jarraibideak

    Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.

    Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.

    Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.

Prestatu dokumentu hauek, izapide hasteko betekizunak betetzen dituzula egiaztatzeko.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzearen ziurtagiria Jarraibideak

    Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.

  • Zerga betebeharrak betetzearen ziurtagiria. Jarraibideak

    Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez. 

    Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:

    • Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
  • Justifikazio-memoria Jarraibideak

    Diru-laguntza ere eskatuz gero, Justifikazio-memoria aurkeztu beharko da. Justifikazio-memorian honako alderdiak jaso beharko dira gutxienez:

    • Eskaintza partzialean irakasteko eskatu den heziketa-zikloak ikastetxean izan duen bilakaera (ziklo horrek aurreko ikasturteetan izan duen ibilbidea; ziklo hori ikasten ibili diren ikasleak; zikloa ikastetxeko eskaintza osotik desagertzeko arrazoiak; eskaintza partzialean eman nahi izateko arrazoiak...)
    • Eskaintza partziala nola egokitzen den, eskaera egin duen ikastetxearen eraginpeko zonaldeko ekoizpen-sistemara (lanpostu berrien aurreikuspena, beharren azterketa, alor jakin horretako enpresa kopurua eta izan dezakeen eskaeraren aurreikuspena,...)
    • Eskaintza horrek nola osatzen duen dagoeneko zonaldean dagoen eskaintza edota zonalde bereko beste ikastetxe batzuek ezarri nahi duten eskaintza (antzeko eskaintzarik eza, beste ikastetxe batzuen eskaintzarekiko osagarria izatea...)
    • Eskaintzaren erlazioa eta horrekin batera ikasle eskatzaileen beharrak (eskari potentzialaren analisia, eskaintza partzial honen barruan ikasketak egingo duten ikasleen zerrenda, aurreko kurtsotan eskaintza partzial moduan eskatutako zikloa egin duten ikasleak, …)

    Laburpen-fitxa (PDF , 1.41 MB)
3. Zerbitzu elektronikorako sarbidea
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.