Egoitza Elektronikoa - Euskadi.net

Euskadi.eus

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat (2016-2017).

[HIZKUNTZA-ATZERRI]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Kanal presentziala: Parte hartzeko aurre-eskabidea
1. Izapideari buruzko informazioa

Nahitaezkoa da eskabidea egitea, eredu normalizatuan. Deialdiari dagokion Agindua EHAAn argitaratu eta hilabeteko epean egongo da eskuragarri inprimaki hori. Adierazitako epe hori igarotzen denean, ezin izango da nahitaezko eskabide hori eskuratu.

Inprimatu egin behar da eskaera, eta, balio osoa izan dezan, ikasle eskabide-egileak izenpetu behar du, eta haren aitak, amak edo legezko tutoreak baimendu behar du.

Inprimatu eta izenpetu ondoren, eskabide-egilea matrikulatuta dagoen ikastetxean entregatuko da eskabidea, epea amaitu ondorengo lehen egun balioduneko idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

Izapideari hasiera emateko eskakizunak
  • Ezin izango du parte hartu agindu honen bidez araututako laguntza publikoaren deialdian zigor penal edo administratiboren bat duen inork, ezarritako zigorrak ezartzen duen aldian, baldin eta diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea galdu badu, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean badago, sexu-diskriminazioagatik eragindakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 2005/18 Legearen arabera.
  • Ezin izango dira onuradun izan Diru-laguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2004 Lege Orokorraren 13. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluak ezarritako egoeretako batean daudenak.
  • Aplikagarria den: Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak
    • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
    • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritzea eskaera-dataren aurreko bi ikasturteetan (2014-2015 eta 2015-2016), eta azkenengoan funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi izana hizkuntza hori.
    • Epe-barruan egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2. artikuluan jaso da).
    • Aurreko urteetan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; salbuetsita daude baldintza hau betetzetik Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
    • Beranduenez 2017an betetzea 19 urte
2. Aurkeztu beharreko dokumentuak
Prestatu dokumentu hauek, eskatzaileen taldekoa zarela eta betekizunak betetzen dituzula egiaztatzeko.
Eskatzaileen talde mota bat baino gehiago baldin badago, aurkeztu bakarrik identifikatzen zaren motako dokumentuak.
a) Bete inprimakiak.
b) Prestatu akreditazioak, beharrezkoak badira.
c) Aurkeztu dokumentazioa zehaztutako lekuren batean edo zerbitzu elektronikoan, dagokionaren arabera.
3. Dokumentuak aurkezteko lekuak

Ikaslearen parte hartzeko eskabidea:

Inprimatu eta izenpetu ondoren, eskabide-egilea matrikulatuta dagoen ikastetxean entregatuko da eskabidea, artikulu honetako 1. puntuan adierazi den epea amaitu ondorengo lehen egun balioduneko idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

Eskabidea egiten duen ikaslearen nortasuna egiaztatuko du ikastetxeak, eta jakinaraziko dio eskabidea dagokion epean eta haren izenean tramitatuko duela, edo zer egunetan jarriko dituen haren esku matrikularen eta noten eskabidea eta ziurtagiria.

 

Parte hartzeko eskabideak ikastetxean aurkeztu ondoren:

  • Ikastetxearen tramitazio kolektiboa:

Ikastetxeak sartu behar ditu eskabideko datuak eta 6.2. artikuluan jasotako datu akademikoak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egindako aplikazio informatikoan.

Ikastetxeak, aplikazioa ixteaz batera, izapidetutako eskabideen akta jasoko du; akta horretan agertuko da eskatzaile bakoitza nor den eta zelako datu akademikoak dituen. Ikastetxeak aktaren kopia bat gorde behar du; akta hori ikasleei erakutsi behar die, haiek hala eskatzen badute, jasotako datuak zuzenak diren aztertzeko.

Akta horrek, ikastetxeko idazkariak eta zuzendariak izenpetu ondoren, eskabide kolektiboaren izaera izango du, eta artikulu honetako lehen zenbakian adierazten den lekuan, moduan eta epean aurkeztu beharko da.

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen eskaerak egutegiko 10 eguneko epean aurkeztuko dira, 5.1. artikuluan adierazitako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, Zuzenean–Herritarrei Arreta Emateko bulegoetan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan. Beste aukera bat izango da haiek aurkeztea Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan adierazitako lekuetan, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehazten dituen erregistroetan.

  • Banakako tramitazioa:

Tramitazio kolektiboa ez erabiltzea erabakitzen duten itunpeko ikastetxeek horren berri eman behar diete beren ikasleei, eta azken horiei itzuliko dizkiete jasotzen dituzten eskabideak, haiek aurkezteko eskubidea erabili ahal izateko behar den aurrerapen nahikoz. Agindu honen eranskinean jasotzen den ereduaren araberako ziurtagiri akademikoarekin batera itzuliko dute eskabidea.

Artikulu honetako lehen zenbakian adierazten diren leku, modu eta epean aurkeztu behar ditu eskatzaileak eskabidea eta ziurtagiri akademikoa.

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen eskaerak egutegiko 10 eguneko epean aurkeztuko dira, 5.1. artikuluan adierazitako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, Zuzenean–Herritarrei Arreta Emateko bulegoetan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan. Beste aukera bat izango da haiek aurkeztea Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan adierazitako lekuetan, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehazten dituen erregistroetan.

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Zuzenean bulegoen helbideak
Zuzenean zerbitzua Hiria Helbidea
Bizkaia Bilbao Kale Nagusia, 85
Gipuzkoa Donostia Andia kalea, 13
Alava Vitoria-Gasteiz Ramiro Maeztu kalea, 10

Ordutegiak kontsultatu

EAEko erregistro laguntzaileak

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sarrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan adierazten diren tokietan.

Aurkezteko beste leku batzuk

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

Euskadi, auzolana