Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2020ko azaroaren 17a, asteartea

N.º 228, martes 17 de noviembre de 2020


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE ECONOMÍA Y HACIENDA
4934
4934

AGINDUA, 2020ko azaroaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, seiehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.

ORDEN de 10 de noviembre de 2020, del Consejero de Economía y Hacienda, por la que se realiza una emisión de Deuda Pública de Euskadi por importe de seiscientos millones de euros y se fijan las características de la misma.

Azaroaren 3ko 248/2020 Dekretuaren bidez, erabaki eta baimendu zen 2020ko ekitaldian zorpetze-eragiketak egitea, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak aldatzen dituen urriaren 29ko 1/2020 Legeak araututakoaren arabera, 10. artikuluaren 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenari jarraituz.

El Decreto 248/2020, de 3 de noviembre, acuerda y autoriza la realización de operaciones de endeudamiento para el ejercicio 2020, con cargo a la autorización concedida al Consejo de Gobierno por la Ley 1/2020, de 29 de octubre, de modificación de la Ley por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2020, en su artículo 10, apartado 1.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

La Disposición Adicional del mencionado Decreto establece que, de acuerdo con lo establecido en la Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, corresponde al Consejero de Economía y Hacienda, mediante Orden, publicada, en el caso de emisión de deuda pública en forma de valores, en el Boletín Oficial del País Vasco, determinar los instrumentos y modalidades concretas para realizar las operaciones de endeudamiento acordadas y autorizadas en virtud de esa disposición, así como concretar sus condiciones financieras y demás características no señaladas por la citada norma, dentro de las previsiones de la misma.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

En virtud de todo lo cual,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Seiehun milioi (600.000.000) euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzea, azaroaren 3ko 248/2020 Dekretuan jasotzen diren baimenei jarraikiz.

Artículo 1.– Realizar una emisión de Deuda Pública de Euskadi por importe de seiscientos millones (600.000.000) de euros, en virtud de las autorizaciones contenidas en el Decreto 248/2020, de 3 de noviembre.

2. artikulua.– Jaulkiko den zor publikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:

Artículo 2.– La emisión de Deuda Pública que se lleva a cabo tendrá las siguientes características:

a) Zenbateko nominala: 600.000.000 euro.

a) Importe nominal: 600.000.000 de euros.

b) Modalitatea: bonu jasangarriak.

b) Modalidad: bonos sostenibles.

c) Jaulkitze prozedura: jaulkipen publikoa.

c) Procedimiento de emisión: colocación pública.

d) Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2020ko azaroaren 19a.

d) Fecha de emisión y desembolso: 19 de noviembre de 2020.

e) Interesa: % 0,25eko urteko nominala, urtero apirilaren 30ean ordainduko dena; kupoi labur bat ordainduko da 2021eko apirilaren 30ean.

e) Interés: 0,25 % nominal anual, con pago el 30 de abril de cada año, con un cupón corto el 30 de abril de 2021.

f) Jaulkitze-prezioa: % 99,548.

f) Precio de emisión: 99,548 %.

g) Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

g) Precio de amortización: a la par, por el valor nominal.

h) Amortizazio-data: 2031ko apirilaren 30a.

h) Fecha de amortización: 30 de abril de 2031.

i) Baloreen adierazpidea: kontuko idatzoharrak.

i) Representación de los valores: anotaciones en cuenta.

j) Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

j) Valor unitario: mil (1.000,00) euros.

k) Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

k) Cotización de la emisión: Bolsa de Bilbao.

3. artikulua.– Harpidetza.

Artículo 3.– Suscripción.

Jaulki beharreko jaulkipen-baloreen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balore-merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

El Departamento de Economía y Hacienda y facilitará la suscripción de los valores de la emisión a través de la entidad o entidades mandatadas para la realización de la emisión, entidades habilitadas para tal fin según la normativa vigente de mercado de valores.

4. artikulua.– Gaikuntza.

Artículo 4.– Habilitación.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari eta Finantza Politikako zuzendariari, batari zein besteari, baimena ematen zaie zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzaten.

Se autoriza a la persona titular de la Viceconsejería de Economía, Finanzas y Presupuestos y de la Dirección de Política Financiera, indistintamente, para la firma de los contratos y demás documentos anexos y complementarios que sean precisos para llevar a cabo la presente operación de endeudamiento.

5. artikulua.– Harpidetzen ordainketa erakunde mandatatu baten bidez egingo da. Interesen ordainketa eta jaulkipenaren amortizazioa Baloreen Erregistro, Konpentsazio eta Likidazio Sistemak Kudeatzeko Sozietateak egingo du, horretarako izendatutako Erakunde Eragilearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren irailaren 30eko 211/1997 Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Artículo 5.– El desembolso de la suscripción se realizará a través de una de las entidades mandatadas; el pago de intereses y amortización de la emisión se efectuará por la Sociedad de Gestión de los Sistemas de Registro, Compensación y Liquidación de Valores, S. A., a través de la Entidad Agente, designada a esos efectos, de acuerdo con lo establecido en el artículo 38.º del Decreto 211/1997, de 30 de septiembre, de la Tesorería General del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko azaroaren 10a.

En Vitoria-Gasteiz, a 10 de noviembre de 2020.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

El Consejero de Economía y Hacienda,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, auzolana