Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

200. zk., 2019ko urriaren 21a, astelehena

N.º 200, lunes 21 de octubre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
4854
4854

EBAZPENA, 2019ko urriaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2019an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko VII. lehiaketarako deialdia egiten eta arautzen duena.

RESOLUCIÓN de 2 de octubre de 2019, de la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, por la que se convoca y regula el VII Certamen de Publicaciones de trabajos de investigación en materia de igualdad de mujeres y hombres para el año 2019.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia da: emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea –benetakoa eta eraginkorra–, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintzaren, ekonomiaren, kulturgintzaren eta gizartearen eremu guztietan. Ildo horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, Emakunderen ardura da: emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko politikak bultzatzea, aholkatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen duenaren arabera.

El fin esencial de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer es la consecución de la igualdad real y efectiva de hombres y mujeres en todos los ámbitos de la vida política, económica, cultural y social del País Vasco. En este sentido, Emakunde es el organismo encargado del impulso, asesoramiento, planificación y evaluación de las políticas de igualdad de mujeres y hombres en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, según determina la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Berdintasunaren aldeko politikak garatuko baditugu, aztertu beharra daukagu, batetik, zer genero-harreman eta -rol dauden egun emakumeen eta gizonen artean eremu guztietan dauden ezberdintasunen oinarrian, eta, bestetik, nola eragiten duten edo nola eragin dezaketen abian jartzen diren ekimenen garapenean eta inpaktuan. Ikerlan horiek zabaltzea nahitaezkoa da eztabaida publikoa egiteko eta erabaki politikoak hartzeko, are gehiago genero-ikuspegia politika guztietan txertatu nahi badugu.

El desarrollo de las políticas de igualdad requiere investigar sobre los roles y las relaciones de género en las que se sustentan las desigualdades actualmente existentes entre las mujeres y los hombres en todos los ámbitos, y el modo en que afectan o pueden afectar al desarrollo e impacto de las iniciativas que se ponen en marcha. La difusión de estos estudios es fundamental para el debate público y para la toma de decisiones políticas, más aún cuando se trata de implantar la integración del enfoque de género en todas las políticas.

Horrela, profesionalek eta gizarte-eragileek egindako ikerlanak argitaratzea eta zabaltzea sustatzeko eta bultzatzeko ematen da ebazpen hau, zeinaren bidez arautzen baita 2019an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko VII. lehiaketarako deialdia. Izan ere, nabarmendu eta ikusarazi egin nahi dira eremu horretan egiten diren ikerlanak, gure gizartearentzat interesgarriak baitira. Azaldutako helburu guztiak aintzat hartuta, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideen arabera arautuko dugu deialdia.

Así pues, y para promover y apoyar la publicación y difusión de las investigaciones realizadas por profesionales y agentes sociales surge esta Resolución por la que se regula la convocatoria del VII Certamen de publicaciones de trabajos de investigación en materia de igualdad de mujeres y hombres 2019, cuya finalidad es destacar y dar visibilidad a los trabajos de investigación en esta materia que sean de interés para nuestra sociedad. Tomando en consideración todos los objetivos descritos, se procede a regular la siguiente convocatoria bajo los criterios de publicidad, concurrencia y objetividad.

Horrenbestez, hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Artículo único.– Convocatoria.

Ebazpen honen xedea da 2019an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko VII. lehiaketa iragartzea eta arautzea. Lehiaketaren bidez, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatuko dira, argitalpen digitalaren bidez zabaltzeko, ebazpen honetan onartzen eta jasotzen diren oinarriekin bat etorriz.

Es objeto de la presente Resolución la regulación y convocatoria del VII Certamen de publicaciones de trabajos de investigación en materia de igualdad de mujeres y hombres para el 2019, dirigido a seleccionar trabajos de investigación que favorezcan la consecución de la igualdad de mujeres y hombres con el objetivo de darles difusión mediante su publicación digital, con arreglo a las bases que se aprueban y figuran junto a la presente Resolución.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien salan, bi hileko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo correspondiente en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Oinarrietan administrazio-prozedurari buruz aurreikusi ez den guztiari dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedaturikoa aplikatuko da.

En todo lo no previsto por las bases en materia de procedimiento, será de aplicación la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente a la fecha de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 2a.

En Vitoria-Gasteiz, a 2 de octubre de 2019.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

La Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

2019AN EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNARI BURUZKO IKERLANAK ARGITARATZEKO VII. LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK
BASES DE LA CONVOCATORIA DEL VII CERTAMEN DE PUBLICACIONES DE TRABAJOS DE INVESTIGACIÓN EN MATERIA DE IGUALDAD DE MUJERES Y HOMBRES PARA EL AÑO 2019

Lehenengoa.– Xedea.

Primera.– Objeto.

Lehiaketa honen xedea da: emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatzea eta argitalpen digitalaren bidez argitara ematea.

El objeto de este certamen es la selección de trabajos de investigación que favorezcan la consecución de la igualdad de mujeres y hombres con el objetivo de darles publicidad mediante su publicación digital.

Bigarrena.– Lehentasunezko gaiak.

Segunda.– Temas prioritarios.

Ikerlana argitaratzeko, hauek jotzen dira lehentasunezko gaitzat:

Se consideran temas prioritarios para la publicación de los trabajos de investigación:

1.– Balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki.

1.– El cambio de valores, especialmente en las áreas de infancia y juventud.

2.– Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eremuetan duten kokapena hobetzeko estrategiak: hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak.

2.– Las estrategias para mejorar el posicionamiento de las mujeres en los ámbitos científico, tecnológicos y de innovación: educativas, académicas, empresariales.

3.– Antolakunde sozio-ekonomikoko aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko.

3.– Los cambios en las organizaciones socio-económicas favorecedores de un mayor equilibrio de los ámbitos productivo y reproductivo.

4.– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta arreta.

4.– La atención y prevención de la violencia contra las mujeres.

Hirugarrena.– Helburuak.

Tercera.– Objetivos.

Aurkezten diren ikerlanek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:

Los trabajos de investigación que se presenten han de contribuir a la consecución de los siguientes objetivos:

– Gehiago jakitea emakumeen eta gizonen egoeraz, baldintzez eta batzuen eta besteen egoera desberdinaz, eta bizitzaren arlo guztietako genero-harremanez eta ezberdintasunak sortzen dituzten kausez.

– Mejorar el conocimiento de la situación, condiciones y posición diferencial de mujeres y hombres y de las relaciones de género en los distintos ámbitos de la vida, así como de las causas que generan las desigualdades.

– Berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.

– Dar a conocer resultados de investigaciones que puedan constituirse en buenas prácticas de políticas de igualdad.

Laugarrena.– Hautaketa eta saria.

Cuarta.– Selección y Premio.

1.– Sariaren bidez, jendearen aurrean jarri nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunari laguntzen dioten gaiak ikertzen dituztenen ekoizpen intelektuala. Ikerlana izan daiteke banaka egindakoa edo elkarlanean egina, unitate akademiko berean edo diziplina arteko unitate akademiko batean, gizarterako interesgarriak diren jakintza-arlo bat baino gehiago lantzen direnez gero. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak editatuko du lan saritua, eta web-orrialdean argitaratuko du.

1.– El Premio consistirá en dar visibilidad a la producción intelectual de aquellas personas autoras dedicadas a la investigación de temas que favorezcan la igualdad de mujeres y hombre, realizada de forma individual o en colaboración proveniente de una misma unidad académica o de aquellas otras que tienen carácter interdisciplinario ya que combinan diversas áreas del conocimiento, de interés para la sociedad. El trabajo premiado será editado por Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, siendo a cargo de la Institución su publicación digital en su web.

2.– Sari bakar bat emango da; gainerako lanak, ordezko gisa geratuko dira edo atzera botako dira. Hautaketa Batzordeak uste badu aurkeztutako lanak ez direla gutxienezko puntuetara heltzen, saria eman gabe gera daiteke.

2.– Se concederá un único premio y el resto de trabajos quedarán como suplentes o denegados. Si a juicio de la Comisión de Selección los trabajos presentados no alcanzan la puntuación mínima exigida, el premio será declarado desierto.

3.– Deialdi hau lehia-konkurrentziako prozeduraz ebatziko da. Ondorio horietarako, prozedura hau joko da lehia-konkurrentziatzat: saria emateko, erkatuko egingo dira aurkeztutako lanak, eta lehentasun-hurrenkeran jarriko dira, oinarri arautzailetan finkatutako balorazio-irizpideak kontuan hartuta. Saria balioespenik altuena lortzen duenari emango zaio, aipatu irizpideak aplikatuta.

3.– La presente convocatoria se resolverá por el procedimiento de concurrencia competitiva. A estos efectos, tendrá la consideración de concurrencia competitiva el procedimiento mediante el cual la concesión del Premio se realiza mediante la comparación de las candidaturas presentadas, a fin de establecer una relación entre las mismas atendiendo a los criterios de valoración previamente fijados en las bases reguladoras, y adjudicar el premio a aquella que haya obtenido mayor valoración en aplicación de los citados criterios.

Bosgarrena.– Hautagaiak aurkeztea:

Quinta.– Presentación de candidaturas.

1.– Hautagaiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

1.– El plazo de presentación de candidaturas será de un mes contado desde el día siguiente al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean aurkez daitezke (Manuel Iradier kalea 36, 01005 Vitoria-Gasteiz), edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako organoetan (Adminsitrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea). Eskaera-orri normalizatua aurkeztu behar da, behar bezala beteta.

2.– Las solicitudes podrán presentarse de forma presencial en Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, c/ Manuel Iradier 36; 01005 Vitoria-Gasteiz, o ante los órganos previstos en el artículo 16 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, mediante instancia normalizada, debidamente cumplimentada en todos sus términos.

Nahi izanez gero, bide elektronikoz egin daitezke izapideak –Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 211/2012 Dekretuan arautzen da bide hori–. Halaber, euskadi.eus egoitza elektronikoa baliatu daiteke prozedura honetako izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta egiteko.

Así mismo, las personas interesadas podrán realizar la tramitación por el canal electrónico, regulado en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, y podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento en la sede electrónica de euskadi.eus.

Egoitza elektronikoan eskuragarri daude izapideak egiteko argibideak –aurrez aurre egiteko nahiz bide elektronikoz–, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak:

Las especificaciones de cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica:

https://www.euskadi.eus/2019/ikerlanak/y22-izapide/eu

Https://www.euskadi.eus/2019/trabajos_investigacion/y22-izapide/es

Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, edozein momentutan alda baitaiteke aukeratutako bidea.

El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

Eskaeraren ondoko izapideak, bide elektronikoz, helbide honetan egingo dira: https://euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de (URL) https://euskadi.eus/micarpeta

3.– Eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa, nahi duten moduan. Horren haritik, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da prozedura guztian, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

3.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Lehiaketa honetan, pertsona fisiko orok parte har dezake –banaka zein taldean–, baldin eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik gabea bada, eta horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik gabea, bereziki kontuan hartuta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik jarritakoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetatik seigarrenean xedatuarekin bat etorriz. Horretaz gain, hautagaiak betekizun hauek bete behar ditu:

4.– Podrá participar en este certamen toda persona física, bien de forma individual bien en grupo, que no esté sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni esté incursa en prohibición legal alguna que les inhabilite para ello, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, y cuya candidatura tenga los siguientes requisitos:

a) Argitaratu beharreko ikerlanak Euskal Autonomia Erkidegoan egina izan behar du.

a) Que el trabajo de investigación a publicar se haya desarrollado en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Lehen argitaraldia izan behar da.

b) Que se trate de publicaciones de una primera edición.

c) Argitaratu beharreko ikerlanak hizkera ez-sexistaz idatzita egon behar du.

c) Que el trabajo de investigación a publicar se haya redactado haciendo un uso no sexista del lenguaje.

5.– Hautagaiarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dira, behar bezala sinatuta:

5.– Junto a la candidatura, será necesario adjuntar la siguiente documentación debidamente firmada:

I. eranskina: Taldeko kideen adierazpenak, hautagaia pertsona bat baino gehiagok aurkezten badute. Taldeko kide bakoitzeko adierazpen bat aurkeztuko da.

Anexo I: Declaraciones de integrantes del grupo, en el supuesto de candidaturas presentadas por varias personas. Se presentará una declaración por cada persona integrante del grupo.

II. eranskina: Memoria eta argitaratu beharreko material osoa.

Anexo II: Memoria y material completo a publicar.

III. eranskina: Kide bakoitzaren curriculum vitaea.

Anexo III: Curriculum vitae por persona.

6.– Hautagaia talde batek aurkezten badu, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin.

6.– En el supuesto de que la candidatura se presente por un grupo de personas, estas deberán designar a una de ellas como coordinadora-representante ante la Administración.

7.– Beharrezkoa dela iritziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak informazio gehiago eska dezake.

7.– En aquellos casos en que se estime oportuno, Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer podrá recabar la presentación de la documentación complementaria que considere oportuna.

Seigarrena.– Hautagaien akatsak zuzentzea.

Sexta.– Subsanación de defectos en las candidaturas.

Hautagaiak behar bezala eta betebehar guztiekin aurkezten ez badira edo bosgarren oinarrian eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta, horretarako, hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Horrez gain, ohartarazten zaio ezen, eskatutakoa egin ezean, eskaera ezetsi egingo dela, ebazpena eman ondoren, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. Eta 68 artikuluetan agindutakoari jarraiki (39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Si las candidaturas no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas de la documentación señalada en la base quinta, el Instituto requerirá la presentación de la documentación omitida o la subsanación del defecto observado, para lo que concederá a estos efectos un plazo de diez días a contar desde el día siguiente al de su notificación, con indicación de que, si así no lo hiciera, se tendrá por desistida de su petición previa resolución dictada en los términos previstos en los artículos 21 y 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Zazpigarrena.– Lehiaketara aurkeztuko diren ikerlanen ezaugarriak.

Séptima.– Características de los trabajos de investigación a concursar.

1.– Ikerlanen egileak (egileek) testuaren azken bertsioa aurkeztu behar du (dute). Egileek lan saritua ezingo dute aldatu % 5 baino gehiago, sarira aurkeztutako bertsioarekiko.

1.– La persona o personas autoras de los trabajos de investigación deberán presentar la versión final del texto. El texto del trabajo ganador no puede ser modificado por las personas autoras en más de un 5% respecto de la versión presentada al certamen.

2.– Lanak originalak izan behar dira, bertsio osoan argitaratu gabeak, eta argitaratzeko laguntza ekonomikorik edo saririk inoiz jaso gabeak.

2.– Los trabajos deben ser originales, inéditos en su versión completa, sin que hayan obtenido anteriormente galardón o ayuda económica alguna para su publicación.

3.– Aurrez aurre aurkeztuz gero, eskabideekin batera, ikerlanaren kopia inprimatu bat aurkeztu behar da, eraztunez josia, eta, bide elektronikoz aurkeztuz gero, eskabideekin batera, lanaren kopia bat formatu digitalean erantsi behar da (Word, Pdf, e.a.).

3.– A las solicitudes presenciales se acompañará una copia impresa anillada del trabajo de investigación. Las solicitudes realizadas por canal electrónico adjuntarán una copia en formato digital del trabajo (Word, Pdf, etc.).

Zortzigarrena.– Hautaketa Batzordea.

Octava.– Comisión de Selección.

1.– Hautaketa batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko kide hauek osatuko dute:

1.– Para el análisis y evaluación de los trabajos de investigación presentados se constituirá una Comisión de Selección compuesta por las siguientes personas de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer:

Batzordeburua:

Presidencia:

Zuriñe Elordi Romero anderea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia.

Dña. Zuriñe Elordi Romero, Secretaria General de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

Epaimahaikideak:

Vocales:

Noemí Alangua Elvira anderea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza arloko arduraduna.

Dña. Noemí Alangua Elvira, Responsable del Área de Estudios, Documentación y Planificación de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

M.ª de los Llanos Olivas Lagunilla andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza arloko eemakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko teknikaria.

Dña. M.ª de los Llanos Olivas Lagunilla, técnica en materia de igualdad de mujeres y hombres del Área de Estudios, Documentación y Planificación.

Izaskun Fernández Otegi anderea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Aholkularitza Juridikoaren arloko arduraduna. Idazkari lanetan ere arituko da.

Dña. Izaskun Fernández Otegi, Responsable del Área de Asesoría Jurídica de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, que también actuará como Secretaria.

2.– Hautaketa Batzordeak, hautagaiak ebaluatu ondoren, proposamena egingo dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari.

2.– La Comisión de Selección elevará su propuesta a la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, una vez evaluadas las candidaturas.

Bederatzigarrena.– Balorazio-irizpideak.

Novena.– Criterios de valoración.

Erabakia hartzeko, Hautaketa Batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:

Al objeto de tomar la decisión, la Comisión de Selección tendrá en cuenta los siguientes criterios, atendiendo a la puntuación asignada a cada uno de ellos:

A) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko ikerlanaren kalitatea, orokorrean. Gehienez ere, 90 puntu emango dira, honela banatuta:

A) Calidad Global del trabajo de investigación en materia de igualdad de mujeres y hombres (hasta 90 puntos) distribuidos en:

– Lanaren edukia argi aurkeztuta eta egituratuta egotea (15 puntu, gehienez).

– Claridad en la presentación y estructuración de los contenidos del trabajo (hasta 15 puntos).

– Lanaren kalitatea (20 puntu, gehienez).

– Calidad del trabajo (hasta 20 puntos).

– Helburuak zenbateraino bete diren (15 puntu, gehienez).

– Grado de cumplimiento de los objetivos (hasta 15 puntos).

– Lehentasunezko gaiekin bat etortzea (15 puntu, gehienez).

– Ajuste a los temas prioritarios (hasta 15 puntos).

– Ikerlana hedatzeak zer nolako irismena eta interesa duen (15 puntu, gehienez).

– Interés y alcance de la difusión de los trabajos de investigación (hasta 15 puntos).

– Landutako gaiak alderdi berritzaileak izatea (10 puntu, gehienez).

– Aspectos innovadores del tema tratado (hasta 10 puntos).

B) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskaraz egindako ikerlanak (10 puntu, gehienez).

B) Por los trabajos de investigación en materia de igualdad de mujeres y hombres realizados en euskera (hasta 10 puntos).

Gutxienez 70 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak atzera botako dira.

Las candidaturas que no alcancen un mínimo de 70 puntos serán desestimadas.

Hautaketa Batzordeak punturik gehien emandako hautagaia izango da lehiaketa honetan saritua izateko proposatua.

La candidatura que obtenga la mayor puntuación asignada por la Comisión de Selección será la candidatura propuesta a ser premiada en este certamen.

Hamargarrena.– Ebazpena.

Décima.– Resolución.

1.– Hautagaiak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, esleipen-irizpideei jarraituz; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia emango du, lehiaketa-prozesua amaitzeko eta saritutako hautagaiaren berri emateko.

1.– Las candidaturas serán evaluadas sobre la base de los criterios de adjudicación por la Comisión de Selección, que elevará su propuesta a la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer. Esta dictará resolución expresa que, poniendo fin al proceso concursal iniciado, recogerá la candidatura premiada.

2.– Erabakia hautagaia aurkeztu duenari jakinaraziko zaio; talde batek aurkeztu badu, berriz, taldeak koordinatzaile izateko izendatu duenari. Hautagai saritua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, horren berri denek izan dezaten.

2.– La resolución adoptada será notificada a la persona que presentó la candidatura de forma individual o a la persona coordinadora que figure como asignada por el grupo para las candidaturas de forma grupal. Asimismo, a efectos de general conocimiento, la candidatura premiada será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da -gehienez ere-, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– El plazo máximo para resolver y notificar la resolución será de seis meses a contar desde el día siguiente al de la fecha de publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

4.– Epe horretan pertsona edo erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

4.– Si transcurrido este plazo no hubiera sido notificada a la persona interesada resolución alguna, podrá entenderse desestimada la petición, de conformidad con lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Ebazpenean, saria jaso duen hautagaia adieraziko da, eta ikerlana identifikatuko da, eta, horretaz gainera, ordezkoen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunak uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko.

5.– La resolución, además de la candidatura premiada y la identificación del trabajo de investigación, podrá recoger una relación ordenada de suplentes, para el caso de que se produzca alguna renuncia por parte de la persona o personas premiadas.

Hamaikagarrena.– Jabetza intelektualaren eskubideak.

Decimoprimera.– Derechos de propiedad intelectual.

1.– Ustiapen ekonomikorako aukera ematen duten jabetza intelektualeko eskubideak, saritutako ikerlaren egileei dagozkienak, dohainik lagako zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari, modu ez-esklusiboan, jabetza intelektualari buruz indarrean den legerian jasotako moduan.

1.– Los derechos de propiedad intelectual susceptibles de explotación económica correspondientes a las personas autoras del trabajo de investigación ganador se cederán gratuitamente a la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi con carácter no exclusivo y gratuito en los términos recogidos en la legislación de propiedad intelectual vigente.

2.– Eskubide horiek erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak dira, eta, orobat, ekonomikoki ustiatu daitezkeen gainerakoak, hain justu ere, mugarik gabe eta egun diren hizkuntza eta prozedura ororen bitartez, jabetza intelektualari buruzko araudiaren arabera xedaezinak diren baldintzen eta mugen arabera.

2.– Los derechos se refieren a la reproducción, distribución, comunicación pública, transformación y demás que puedan ser susceptibles de explotación económica, con carácter universal, en todas las lenguas y procedimientos existentes a la fecha, en los términos y con los límites que resulten indisponibles conforme a la normativa sobre propiedad intelectual.

Hamabigarrena.– Hautagaien betebeharrak.

Decimosegunda.– Obligaciones de las candidaturas.

1.– Sariketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea eskatzen du.

1.– La participación en este certamen implica la total aceptación de todas las bases.

2.– Saritutako ikerlanaren egileek euskarri digitalean aurkeztu behar dute ikerlanaren behin betiko testua, berrikusia; hilabeteko epea izango dute, saria eman zaiola jakinarazteko ebazpenetik aurrera. Aurkeztu ezean, lehiaketa honetan parte hartzeari uko egiten diotela esan nahiko du.

2.– Las personas autoras del trabajo de investigación ganador del certamen deberán aportar el texto revisado definitivo del trabajo de investigación en soporte digital, en el plazo de un mes tras la notificación de la resolución de concesión; en caso contrario, se entenderá que desiste en participar en este certamen.

3.– Saritu gabe geratzen diren lanak berreskuratu egin ditzakete egileek, lan sarituen berri ematen duen ebazpena argitaratu ostean. Hilabeteko epean jasotzen ez diren lanekiko ardurarik ez du hartuko Administrazioak.

3.– Los trabajos presentados que no resulten premiados podrán ser recuperados por las personas autoras una vez hecha pública la resolución de concesión del premio, no responsabilizándose la Administración de los que no se retiren pasado el plazo de un mes.

4.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak aukera izango du testuaren formatua aldatzeko, gero argitaratu ahal izateko. Bereziki, ikerlanak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen saria jaso duela adierazi beharko da argitalpenean, eta Erakundearen logotipoa agertu beharko da.

4.– Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer se reserva la opción de modificar el formato del texto para su posterior publicación. En especial, se hará constar en la publicación que el trabajo de investigación ha sido premiado por Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer y figurará el logotipo del organismo en dicha publicación.

Hamahirugarrena.– Datu pertsonalen tratamendua.

Decimotercera.– Tratamiento de datos personales.

Lehiaketa honetan parte hartzen duten lagunen datu pertsonalak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen datuen tratamendu batean –Bekak, laguntzak eta dirulaguntzak– sartuko dira. Tratamendu hori Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan araututakora eta Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakora lotuta dago.

Los datos personales de quienes participen en esta convocatoria serán incorporados para su tratamiento de datos denominado becas, ayudas y subvenciones de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y en el Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos).

Erakundeak sustatutako laguntzak kudeatzeko baino ez dira erabiliko datu horiek, botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko. Hala nahi duten interesdunek eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, mugatzeko, aurka egiteko, zein Erregelamenduan aurreikusitako eskubideak baliatu ahal izango dituzte. Datuak babestekoari buruzko informazioa: www.euskadi.eus/datuak-babesteko

El uso de dichos datos se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Instituto en el cumplimiento de una misión en ejercicio de Poderes Públicos. Las personas interesadas podrán ejercer los derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación, oposición, así como cualquier otro derecho previsto por el Reglamento. Información de protección de datos: www.euskadi.eus/proteccion-datos

Datu pertsonalak ez dira hirugarren herrialdeetara bidaliko, ezta hirugarren pertsonei emango ere, ez bada lege-eginbeharra betetzeko.

No se cederán los datos a terceros, salvo obligación legal, ni se transferirán a terceros países.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, auzolana