Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2018ko irailaren 26a, asteazkena

N.º 186, miércoles 26 de septiembre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
4681
4681

EBAZPENA, 2018ko irailaren 10ekoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko kirol federazioen 2018ko kirol programetarako aurkeztutako diru-laguntza eskaerak ebazten dituena.

RESOLUCIÓN de 10 de septiembre de 2018, del Director de Actividad Física y Deporte, por la que se resuelven las solicitudes de subvenciones para los programas deportivos de las federaciones deportivas vascas para el año 2018.

AURREKARIAK
ANTECEDENTES

1.– Ondorengo lege-xedapenetan ezarritakoaren babesean aurkeztutako eskaerak ikusi dira: Euskadiko kirol federazioetarako kirol programen gaineko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua eta Euskadiko Kirol Federazioen 2018ko kirol-programetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2018ko urtarrilaren 24ko Agindua.

1.– Vistas las solicitudes presentadas al amparo de lo dispuesto en el Decreto 287/2000, de 26 de diciembre, por el que se regula la concesión de subvenciones para los programas deportivos de las federaciones deportivas vascas y en la Orden de 24 de enero de 2018, del Consejero de Cultura y Política Lingüística por la que se regula la convocatoria de subvenciones para financiar los programas deportivos de las Federaciones Deportivas Vascas correspondientes al año 2018.

2.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 24ko Agindua eta goian aipatutako Dekretuaren 7.1 artikulua kontuan izanda, Kalifikazio Batzordeak, Vitoria-Gasteizen 2018ko uztailaren 4an bilera egin eta aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpen-proposamena egin zuen, eta, ondoren, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariari aurkeztu zion.

2.– De conformidad con lo dispuesto en la Orden de 24 de enero de 2018, del Consejero de Cultura y Política Lingüística y en el artículo 7.1 del referido Decreto, la Junta Calificadora, reunida el día 4 de julio de 2018, en Vitoria-Gasteiz, emitió propuesta de resolución acerca de las solicitudes presentadas, propuesta que fue elevada al Director de Actividad Física y Deporte.

Horiek horrela, eta Kalifikazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena ikusirik, aipatu Dekretuak 7.2 artikuluan ematen didan ahalmena erabiliz, honako hau

En su virtud, y vista la propuesta de resolución formulada por la Junta Calificadora y en el ejercicio de las facultades atribuidas por el artículo 7.2 del citado Decreto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Eranskinean jasota dauden Euskadiko Federazioei bertan zehazten diren diru-laguntzak ematea. Kopuru horiek urteko gehienezko diru-laguntzarenak dira, hau da, lehen aipaturiko Dekretuaren 5. artikuluak ordaintzeko moduari buruz ezarritakoari jarraituz 2018. urteko diru-laguntzaren kontura federazioek aldez aurretik jaso dituzten diru-kopuruak horren barruan direla ulertuko da. Aipatutako diru-laguntzak finantzatzeko bideratu den zenbatekoa guztira 2.445.000 eurokoa da.

Primero.– Adjudicar una subvención a las federaciones vascas relacionadas en el anexo por las cuantías señaladas en el mismo, en las que se entenderán comprendidas las cantidades recibidas con carácter anticipado por cada federación a cuenta de la subvención anual correspondiente al año 2018, de acuerdo con el régimen de libramiento de pagos establecido en el artículo 5 del mencionado Decreto. La cantidad total destinada a financiar las citadas subvenciones es de 2.445.000,00 euros.

Bigarrena.– Aipatutako aginduaren 6.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskadiko kirol federazioen kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzak zati bakar batean ordainduko dira. Horretarako, emandako diru-laguntza osoari aldez aurretik emandako kopuruak kendu ondoren geratzen den kopurua ordainduko da, betiere aldez aurretik emandako diru kopuruak justifikatu ondoren.

Segundo.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 6.3 de la referida Orden, el pago de las subvenciones otorgadas para financiar los programas deportivos de las federaciones deportivas vascas se hará efectivo mediante un libramiento en el que se abonará la cantidad resultante de restar a la subvención concedida el importe de los pagos anticipados realizados, una vez justificadas las cantidades abonadas anticipadamente.

Hirugarrena.– Diru-laguntzaren bat jaso duten federazioek diru hori 2018ko urtarrilaren 24ko Aginduan eta diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutako helburuetarako erabili dela egiaztatu eta justifikatu behar dute 2019ko otsailaren 15a baino lehenago. Horretarako, ondoren jasotzen diren agiriak aurkeztuko dituzte:

Tercero.– Las federaciones beneficiarias de subvenciones deberán acreditar y justificar antes del 15 de febrero de 2019 la aplicación de la subvención al destino establecido en la Orden de 24 de enero de 2018 y en la resolución de concesión mediante la presentación de la siguiente documentación:

a) 2018. urteko balantze ekonomikoa, Batzar Nagusiak onartua.

a) Balance económico del año 2018 aprobado por la Asamblea General.

b) Burututako kirol-proiektuari buruzko memoria zehatza. Horrekin batera, eskabidean zehaztutako jarduerak burutu direla erakusteko dokumentazioa aurkeztu behar da.

b) Memoria detallada del proyecto deportivo ejecutado acompañada de la documentación pertinente justificativa de haberse desarrollado las actividades contempladas en la solicitud.

c) Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutenik ez jakiteagatik adierazi gabe utzi eta, ondoren, xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

c) Relación de cualesquiera otras ayudas con destino al mismo objeto, de cuya efectividad no se tuviera conocimiento en el momento de presentación de las solicitudes.

d) Gastuaren justifikazioa. Gastuen justifikazioa jatorrizko fakturak aurkeztuz egingo da, edo, bestela, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren edozein lurralde-zerbitzuk konpultsatutako fotokopiak erakutsiz. Jasotako diru-laguntzaren baliokidea izango da justifikazio hori eta ebazpenean finkatutako baldintzetara egokitutakoa.

d) Justificación de gasto. La justificación del gasto se realizará mediante la presentación de facturas originales, o fotocopias debidamente compulsadas por la Dirección de Actividad Física y Deporte o cualesquiera de los servicios territoriales del Departamento de Cultura y Política Lingüística, por una cuantía equivalente a la subvención concedida, en las condiciones fijadas en la resolución.

e) Eskabidearekin batera, bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko konpromisoa aurkeztu duten federazioei dagokienez, konpromiso hori betetzen dela erakusten duten agirien aleak.

e) En caso de aquellas federaciones que hayan acompañado su solicitud con el compromiso de utilizar los dos idiomas oficiales, ejemplares de la documentación generada que acrediten dicho uso.

Laugarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak dagokion likidazio-ebazpena emango du. Hala badagokio, ebazpen horretan bertan jasoko da dagoeneko ordainduta dagoen eta itzuli behar den kopurua. Kopurua itzuli beharra izanez gero, bi hilabeteko epea egongo da hori egiteko, likidazio-ebazpena jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.

Cuarto.– A la vista de la documentación aportada, el Director de Actividad Física y Deporte procederá a dictar la oportuna resolución de liquidación, en la que, en su caso, señalará la cuantía de la subvención ya abonada cuyo reintegro procede, otorgando, en este supuesto, un plazo de dos meses para efectuarlo, a contar desde el día de recepción de la resolución de liquidación.

Bosgarrena.– Diru-laguntzaren baldintzak ez betetzeak:

Quinto.– Constituyen supuestos de incumplimiento:

a) Jasotako diru-laguntza 287/2000 Dekretuan aurreikusitako jarduerak egiteko barik, beste batzuk egiteko erabiltzea.

a) La aplicación de la subvención recibida para actividades distintas de las previstas en el Decreto 287/2000.

b) Emandako diru-laguntza ez justifikatzea.

b) La no justificación de la subvención concedida.

c) Aurkeztutako eskaeran edo dokumentazioan jasotako edozein datu egiazkoa ez izatea.

c) La falsedad de cualquiera de los datos contenidos en la solicitud o documentación presentada.

d) Kirol Federazioak ez jakinaraztea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari kirol programak egiteko beste laguntza batzuk jaso dituela.

d) La no comunicación a la Dirección de Actividad Física y Deporte de otras ayudas o subvenciones recibidas por la Federación para financiar sus programas deportivos.

e) Bestelakoren bat, baldin eta ezargarri den bestelako xedapenen batean ezarritakoaren aurka badoa.

e) Cualquier otro supuesto que conculque lo establecido en cualquier disposición general que sea de aplicación.

Diru-laguntza ematea ebatzi zenean hori egiteko kontuan izan ziren baldintzaren bat ez dela bete egiaztatzen bada, jasotako diru-kopuru eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari, bai azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak bai abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezartzen duenaren arabera eta modu-moduan.

La constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento de las condiciones que motivaron la concesión de la subvención dará lugar, de conformidad y en los términos establecidos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, a la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses legales que procedan.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio.

Sexto.– La presente Resolución será comunicada individualmente a todas las interesadas.

Zazpigarrena.– Diru-laguntza guztiak eta onuradunak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Séptimo.– El total de las subvenciones y las beneficiarias deberán publicarse en el Boletín Oficial del País Vasco.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta, horrenbestez, badago gorako errekurtsoa aurkezterik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hala adierazten baitu urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak.

Contra la presente Resolución, que no pone fin a la vía administrativa, podrá interponerse recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a contar desde el siguiente a su recepción, de conformidad a lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 10a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, 10 de Septiembre de 2018.

El Director de Actividad Física y Deporte,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, auzolana