Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IKSO STUDIO, S. COOP.
5259

IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Ibaigane Arrandegia Koop. Elk. Txikia» kooperatiba desegin eta likidatzeko erabakiari buruzkoa.

Indarreko araudian ezartzen dena betez, guztiek jakin dezaten, honako hau jakinarazten da: 2022ko irailaren 19an, likidazioaldian dagoen «Ibaigane Arrandegia Koop. Elk. Txikia» kooperatibak batzar orokor berezia egin zuen haren egoitza sozialean; bazkide guztiak agertu ziren batzarrera eta, bertan, aho batez hartu ziren honako erabaki hauek

ERABAKIAK

– Kargu uzteak eta kooperatiba desegitea eta likidatzea.

– Administraria kargutik kentzea eta Jose Antonio Garcia Escalada likidatzaile izendatzea.

– Erabakiak argitaratzea EHAAn, Euskadin asko saltzen den egunkari batean eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan.

Erabaki horien gaineko dokumentazioa eskuragarri dago kooperatibaren egoitza sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legean ezarritakoa betez.

Santurtzi, 2022ko azaroaren 17a.

Likidatzailea,

JOSE ANTONIO GARCIA ESCALADA.


Azterketa dokumentala