Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5249

AGINDUA, 2022ko azaroaren 7koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Saria (I. edizioa, 2022) ematen baita.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko maiatzaren 12ko Aginduaren bitartez, EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Sariaren I. edizioaren oinarriak eta deialdia onartu ziren. Agindu horren bederatzigarren oinarriak ezartzen duenez, sailburuak 15 eguneko epean emango du dirulaguntza emateko agindua, epaimahaiburuaren esleipen-proposamena jasotzen duen egunetik aurrera; eta, hain zuzen ere, 2022ko azaroaren 4an gertatu da hori.

Halaber, hauxe dio bederatzigarren oinarriak: «Saria emateko aginduak saritua identifikatuko du, alegia, puntuaziorik handiena lortu duen doktorego-tesiaren egilea, eta, eranskin batean, gainerako parte-hartzaileen zerrenda ordenatua eta beren doktorego-tesiengatik lortutako balorazioak jasoko ditu. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta sarituari eta gainerako parte-hartzaileei jakinaraziko zaie».

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Paula Martínez Sanchis andreari ematea EAEko Ekonomiari buruzko doktorego-tesi onenaren Alberto Alberdi Saria (I. edizioa, 2022), izenburu hau duen doktorego-tesiagatik: «The continuity of Entrepreneurial Families: Analyses from an internal and external perspective.»

Bigarrena.– Agindu hau eta dagokion eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Aipatutako eranskinean, parte hartu duten pertsonen zerrenda eta doktorego-tesietan lortutako puntuazioak jasotzen dira. Era berean, agindua sariaren irabazleari eta saria emateko prozeduran parte hartu duten pertsonei jakinarazteko agintzea.

AZKEN XEDAPEN.– Administrazio-errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 7a.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

ERANSKINA, EKONOMIA ETA OGASUNEKO SAILBURUAREN AGINDUARENA. AGINDU HORREN BIDEZ, EAE-KO EKONOMIARI BURUZKO DOKTOREGO-TESI ONENAREN ALBERTO ALBERDI SARIA EMATEN DA
PARTE-HARTZAILEEN ETA HAIEN DOKTOREGO-TESIEK LORTUTAKO PUNTUAZIOEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala