Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5247

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu dela «Investigo» programa finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura. Programa hori Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta dago.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez agindu zen Euskal Autonomia Erkidegoan «Investigo» izenekoa finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko (2021eko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.). Europar Batasuna-NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean sartzen da deialdi hori, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko abenduaren 21eko bileran; eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 31ra artekoa da.

Deialdi horretan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 9.715.706 eurokoak izan ziren. Estatuak hura gauzatzeko helburuz transferitutako zenbatekoa izan zen, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan sartzen den proiektua delako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduan ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez.

Deialdiaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbateko hori edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarreko legeekin bat, bereziki 2022an edo 2023an Euskal Autonomia Erkidegoari Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruko funts berriak transferitzen bazaizkio xede bererako eta laguntza hauek finantzatzeari lotutako ordainketa-kreditu berriak sortzen badituzte. Horrela gertatzen bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emango da horren berri, ebazpena bera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez (2022ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, 127. zenbakian) argitara eman zen «Investigo» programa finantzatzeko laguntzen deialdira bideratutako baliabide ekonomikoak gehitu zirela (programa hori Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta dago); 6.581.607 eurokoa izan zen gehikuntza hori, maiatzaren 17ko TES/440/2022 Aginduan 2022ko kredituak lurraldeka banatzean ezarritakoaren arabera. Horrenbestez, aipatu deialdian arautzen diren laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kredituaren zenbatekoa, guztira, 16.297.313 eurokoa da.

Deialdiaren 8.2 artikuluaren arabera, laguntza-eskaerak aurkeztutako hurrenkera kontuan hartuta aztertuko dira, eta deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien hurrenkeran emango dira dirulaguntzak, harik eta finantzatzera bideratutako funtsak agortu arte.

Halaber, artikulu horretan ezarritakoa kontuan hartuz, 2.1 artikuluan hasieran aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura, edo 2022ko gehikuntzaren ondoriozko zuzkidura, agortuko balitz, ez da beste laguntzarik emango. Prozesua berriz hasiko da proiektuak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua gehitzeko aukera ematen duen funts gehiago dagoenean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da laguntza gehiago ez emateko edo laguntza gehiago emateko erabakia; kasu horretan, izan ere, aurrekontu-kredituaren zenbatekoa zehaztuko da edo laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak behin betiko agortu izana jakinaraziko da.

Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta dagoen «Investigo» programa finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak agortu direnez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea agortu dela Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotuta dagoen «Investigo» programa finantzatzera bideratutako aurrekontu-zuzkidura, 2022ko ekainaren 15ean. Eskaera 14:48an aurkeztu da.

Bigarrena.– Ez ematea laguntza gehiago. Egoki denean, laguntza gehiago emateko prozesua berriz hasiko da finantzaketarako aurrekontu-kreditua gehitzea ahalbidetzen duten funts berriak jasotzen direnean. Laguntza berriak ematen hasten bada, erabaki hori EHAAn argitaratuko da; kasu horretan, aurrekontu-kredituaren zenbatekoa zehaztuko da edo laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak behin betiko agortu izana jakinaraziko da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala