230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5244
IRAGARKIA, Gobernantza Departamentuko Diputatuen Kontseiluaren Idazkaritzako, Aholkularitzako eta Toki Administrazioarekiko Harremanetako zerbitzuburuaren lanpostua, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2022ko azaroaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (219. zk.), izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Gobernantza Departamentuko Diputatuen Kontseiluaren Idazkaritzako, Aholkularitzako eta Toki Administrazioarekiko Harremanetako zerbitzuburuaren lanpostua (B2022/L14).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dituzte, agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia / San Sebastian, 2022ko azaroaren 18a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa)
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.