230. zk., 2022ko abenduaren 1a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5239
EBAZPENA, 2022ko azaroaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Estitxu Garai Artetxe andreak gainditu egin duela 2022ko maiatzaren 18ko ebazpenak (2022ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatea» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Estitxu Garai Artetxe Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***3613**. Kodea: AGC8L1-D00026-16. Jakintza arloa: Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatea. Saila: Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatea. Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Publizitate Idazkera».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko azaroaren 18a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.