Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

228. zk., 2022ko azaroaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5199

EBAZPENA, 2022ko urriaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez, aparteko dirulaguntzetarako deialdi baten babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izan dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako dirulaguntzen onuradun izan diren pertsonen zerrenda, deialdi baten babesean emandako dirulaguntzak. Dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izan dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2020ko apirilaren 7an egindako bileran (erabaki hori 2020ko apirilaren 15eko EHAAn argitaratu zen, 71. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Bigarrena.– Berariaz aipatzea, deialdi honen xede diren dirulaguntzak, osorik edo zati batean, REACT-EB baliabideen kontura % 100ean finantzatuta daudela, Europar Batasunak COVID-19 pandemiari emandako erantzunaren zati gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Europako Gizarte Funtsa 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala