Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2022ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BEASAINGO UDALA
5158

IRAGARKIA, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmenari buruzkoa, Udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko.

Udalbatza Osoak, 2022-10-27an egindako ohiko bileran bertan Korporazioa osatzen duten 17 kideek bertan zeudela, aho batez ondorengo erabakia hartu zuen:

Gaia.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko.

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituenak, 2.2 artikuluan xedatzen duenez, aurreko apartatuan aurreikusitakoaren arabera udal ogasunek zuzenbide publikoko sarrera gisa jaso behar dituzten tributu eta zenbatekoak kobratzeko, ogasun horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko Ogasunerako legez ezarrita dauden eskumen eta eskubideak izango dituzte eta, hala behar denean, dagozkien administrazio prozeduren arabera jardungo dute.

Halaber, aipatu Foru Arauak 8 artikuluan dio Udalak eta Foru Diputazioa lankidetzan arituko direla hitzarmen egokia izenpetuz tributuen kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari dagozkien guztietan.

Bere aldetik, abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onartzen duenak, 3.3 artikuluan xedatzen duenez, Ogasun eta Finantza Departamentuko zergabilketa organoek beren gain hartu ahal izango dute beste herri administrazio batzuen diruen bilketaren kudeaketa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren hitzarmenen bitartez.

Araudi horren babesean, Diputatuen Kontseiluak 2004ko abuztuaren 30eko bileran erabaki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta interesatuta dagoen Udal bakoitzaren artean sinatu beharreko lankidetza hitzarmenaren eredua onartzea, hain zuzen, Udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko.

Horrenbestez, aipatu hitzarmenaren edukia Udalarentzat interesgarritzat jotzen duenez,

ERABAKI DU

Lehenengoa.– Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2004ko abuztuaren 30ean onartutako eta 2004-09-28ko GAOn argitaratutako lankidetza hitzarmena sinatzea. Hitzarmen horren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko du Udalak. Mandatu gisa ezartzen dizkion zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko ardura.

Bigarrena.– Alkate-lehendakariari ahalmena ematea aipatu hitzarmena Beasaingo. Udalaren izenean eta ordezkaritzan sina dezan.

Hirugarrena.– Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuari erabaki honen berri ematea, horretarako dagokion ziurtagiria eginez.

Argitaratu egiten da, Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 7.2. artikuluan xedatutako betetzeko eta adierazten da Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka, Administrazioaren aurkako helegitea jar daiteke Gipuzkoako Administrazioaren aurkako Auzi gaien Epaitegiaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunetik hasita zenbatutako bi hilabeteko epearen barruan. Hala nahi izanez gero, bide Administrazioaren aurkako auzi-bideari ekin aurretik, birjarpen-helegitea jarri ahal izango da ebazpena eman zuen organoaren aurrean, jakinarazpen hau jasotako egunaren biharamunean hasita zenbatutako hilabeteko epean.

Hori guztia, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintzak egin edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Beasain, 2022ko azaroaren 8a.

Alkatea,

LEIRE ARTOLA UGALDE.


Azterketa dokumentala