Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2022ko azaroaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5153

AGINDUA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinen bidez Ana de Castro Rubalcaba andrea izendatzen baita Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide, Bizkaiko Batzar Nagusiek hautatuta.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak V. tituluan arautzen du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua osatzeko aurreko arauetan – Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.b artikuluan batez ere– xedatutakoaren arabera, Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2022ko urriaren 26ko osoko bilkuran, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari berri bat izendatu dute.

Ordezkari horren agintaldia lau urtekoa izango da, haren izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita; bestalde, Gizarte Kontseiluko kideok, aipatu legeko 72. artikuluan ezarritako bateraezintasunak izango dituzte. Halaber, Gizarte Kontseiluko kideak beste agintaldi baterako bakarrik hautatu ahal izango dira, segidako agintaldian edo beste batean.

Horren arabera, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak –interes sozialak ordezkatuko dituztenak unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen sailburuaren aginduz izendatuak izango direla ezartzen duenak– xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ana de Castro Rubalcaba andrea, Bizkaiko Batzar Nagusiek aukeratua, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Euskal Herriko gizarte-interesen ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egun berean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana