Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5090

AGINDUA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita 2022ko otsailaren 23ko Agindua, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan aurreikusitako berariazko gastu bakoitzeko 2022. urtean gehienez emango diren diru-kopuruak ezartzen dituena, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehazten dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2022. urtean dagokion aurrekontu-muga finkatzen duena.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 2022ko otsailaren 23an emandako Aginduaren bidez (2022ko martxoaren 7ko EHAA, 47. zk.), Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan aurreikusitako berariazko gastu bakoitzeko 2022. urtean gehienez emango diren diru-kopuruak ezarri, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2022. urterako dagokion aurrekontu-muga finkatzen da. Agindu hori aldatu egin zen, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez (2022ko irailaren 23ko EHAA, 183. zk.).

Egun bizi dugun egoera elkarren segidan heldu zaizkigun hiru krisi globalen ondorioa da, eta gure bizitzetan arrastoa uzten ari da, eremu pertsonalean, familiarrean eta komunitarioan. Bestalde, ez Euskadik, ez beste ezein herrialdek edo estatuk ez dute gaitasunik egoera honen zergatiei buelta emateko, baina Euskadik premiei erantzuten die, etorkizunari aurre egiteko, inor atzean utzi gabe. Gainera, berretsi egiten dugu apirilaren 8an Ukrainiako gerrari buruz egindako bilkura monografikoan adierazitako konpromisoa, eta Euskadik egoera ebaluatzen jarraitzen du, hartutako neurrien eraginkortasun-maila aztertuz eta, hala behar izanez gero, horiek zabaltzen jarraituz. Konpromiso horri jarraikiz, beste neurri-sorta bat sortu da, honako helburu hauek betetzeko: faktura energetikoa ordaintzeko eta oinarrizko premiak asetzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei ematen zaien babesa sendotzea; familiei eta herritarrei galdutako erosketa ahalmena konpentsatzea, eta enpresa-sareari laguntzea, egoera zailean dauden enpresa bideragarriei kreditua eskuratzen lagunduz. Testuinguru horretan, 2022ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak % 10 handitzen dira, hain zuzen ere inflazioaren ondorioz ahulenak diren pertsonek erosteko ahalmenaren galera konpentsatu dezaten.

Horregatik, beharrezkoa da 2022ko otsailaren 23ko Aginduan aurreikusitako zuzkidurak handitzea –horretarako, 4.500.000 euroko aparteko kreditu gehigarriko partida bat dago–, eta, aurreko guztiaren ondorioz, aipatutako aginduaren II. eranskinean finkatutako aurrekontu-muga aldatu behar da.

Horregatik guztiagatik, Lan eta Enplegu Sailak, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren esparruan, eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, gizarte-zerbitzuen esparruan, dituzten eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUGU:

Artikulu bakarra.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko otsailaren 23ko Aginduaren II. eranskina aldatzea. Agindu horren bidez, Gizarte-larrialdietarako laguntzetan aurreikusitako berariazko gastu bakoitzeko 2022. urtean gehienez emango diren diru-kopuruak ezarri, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehaztu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari 2022. urterako dagokion aurrekontu-muga finkatzen da.

Honela geratzen da aipatutako eranskina:

II. ERASKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LURRALDE HISTORIKO ETA UDAL BAKOITZARENTZAT 2022RAKO FINKATUTAKO AURREKONTU-MUGA
(Ikus .PDF)
AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana