Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2022ko azaroaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA
5088

IRAGARKIA, 2022ko aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa.

Arratiako Udalen Mankomunitatearen Presidentziak, 2022ko azaroaren 9ko 60/2022 Dekretuaren bidez, ebazpen hau eman zuen:

«Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluak eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 22. artikuluak ezartzen dute Enplegu Publikoaren Eskaintza egingo dela aurrekontuaren barruan dauden, eta langile berriekin bete behar diren giza baliabideen beharrak betetzeko. Horren harira, langileen zerren-dan gertatutako aldaketak ikusita, eta zerbitzu mankomunatuak behar bezala emateko planteatutako langile-beharrak aztertuta, eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna gutxitzeko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoa aintzat hartuta, hauxe erabaki da:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea jarraian zerrendatutako lan-eskaintzak, Presidentziak ezarritako irizpideei jarraituta, aipatutako 20/2021 Legearen edukia aintzat hartuta, eta egonkortze-prozesuek eragindako plazak identifikatu eta gero:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Onestea Arratiako Udalen Mankomunitatearen 2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintza, egonkortze-prozesuaren plazena –I. eta II. eranskinetan jasota daude–, salbuespenez eta ezohiko izaerarekin, enplegu publikoan behin-behinekotasuna gutxitzeko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraituta.

Hirugarrena.– Jotzen da enplegu-eskaintzaren helburua dela plazetarako deialdia egitea, ez zuzenean lanpostuetarako deialdia; eta, lanpostu horien hizkuntza-eskakizunak, Korporazioaren indarreko lanpostu-zerrendan daude. Hala ere, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. tituluan, hizkuntza-normalizazioari buruzkoan, eta, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan xedatutakoa betetzeko, eta Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek bere garaian eginiko txostenekin bat etorriz, lan-eskaintzan jasotako plazen hizkuntza-eskakizunak izango dira dagozkien eranskinetan ezarritakoak.

Laugarrena.– 2022an zehar ez da aldi baterako langilerik kontratatuko, salbuespeneko kasuetan eta behar-beharrezko eta ezin geroratuzko premiak betetzeko izan ezik.»

Igorre, 2022ko azaroaren 15a.

AUM-ko presidentea,

ANDERE ORTUZAR URIBE

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala